MARTXOAREN 8a
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurten "Emakume langilearen nazioarteko eguna" gogoratzeko eta lantzeko gure eskolako eta Ortuellako amamak eskolara gonbidatu ditugu. Haiek izan duten bizimoduari buruz hitz egin digute eta oso oso aberasgarria izan da.
Amama Ascen 3 eta 4 urteko umeekin egon da eta euskal dantzak irakatsi digu, bera gaztetan horretan aritzen zelako.
Amama Isabel 5 urteko geletan egon da. Bera Trianokoa da eta eskolara joateko denbora luze mendian zehar ibili behar zen.
Amama Ameli 1.mailara etorri da, berak oso argi utzi digu lehen bizitza gogorragoa zela, baina bera oso zoriontsua izan dela beti.
2.B gelara amama Rosa etorri da. Rosa gazte gazte lanean hasi zen eta kontatu digu emakumeak haurdun geratzen zirenean lanetik botatzen zituztela.
Amama Txarok 3.mailako umeei gauza asko kontatu die. Adibidez, guda garaian oso gutxi jateko zeukatela.
Mila 4.mailara etorri da eta gauza asko kontatu digu. Esate baterako, bera txikia zenean baloiak eta bizikletak bakarrik mutilentzat zirela.
Amama Txaro 6.mailan egon da guda osteko garaia bizi izatea tokatu zitzaion, baina oso zoriontsua izan zen nahiz eta ez izan ea arropa eta jostalurik.
Hitzaldiaz disfruta ondoren bi hormairudi egin ditugu ikasi dugunarekin.
Eskerrik asko!!! Ascen, Isabel, Ameli, Mertxe, Rosa, Charo, Mila, Encarni eta Txaro!!!!! Esperientzia hau oso aberasgarria izan da!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario