Badator Euskaraldia!! 11 egun euskaraz. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.
Musukoa jantzita bada ere, Gure Maritxu Ahobizi da. Euskara izugarri maite du eta beti badarama ahoan.
Eta zu?
Zer izango zara? Ahobizi? Belarriprest?
Hementxe baduzue eskolan prestatu dugun bideotxoa.
Eta hementxe aurtengo Euskaraldiaren abestia. 24/7
Gaur Izadi Irratira bigarren mailako A taldekoak etorri zaizkigu: Ibai esataria eta Adriana, Irati eta Omer. Andereño Maribel haiekin izan da, laguntzen, noski!
Sekulako programa egin dugu gaurkoan. Aupa Otxartaga!!
Hemen gure gaurko asmakizunak,
Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,
Eta hauek gure galderak,
Zuzenekoa entzutea mundiala da baina...beste behin entzun nahi?
Hementxe baduzu programa ber-entzuteko esteka.