Igande honetan, urtarrilak 24, Hezkuntzaren Nazioarteko eguna ospatzen da.
Aurrekoa eta aurtengoa oso ikasturte arraroak izaten ari dira. Etxean sartuta, telematikoki, musukoak jantzita... Hala ere, ikasteko aukera badaukagu.
Bazenekien...
Munduan 258.000.000 haur eta gazte inguruk (258 milioi ume) ez daukatela eskolara joateko aukerarik?
617.000.000k ezin dutela idatzi-irakurri ezta matematika errezak egiten?
Kalitatezko hezkuntza ikasleon eskubidea da.
Eta orain.... gaurko irratsaioa!!
Gaur Izadi Irratian laugarren mailako B taldekoak izan ditugu: Eder, Haizea, Eider eta Udane, andereño Maiteren laguntzarekin, noski!
LH4n egonda, primeran geratu zaigu programa. Eskarmentu handikoak gara eta astean zehar oso ondo prestatu dugu. Aupa gu! Gora gu ta gutarrak!
Hemen gure gaurko asmakizunak,
Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,
Eta hauek gure galderak,
Zuzeneko emanaldia galdu bazenuen, edo ostera ere entzun nahi baduzu, hemen behean baduzu esteka.