Kepa eta Clara Otxartaga eskolako bi pertsona garrantzitsuak dira. Clara gure eskolako irakaslea izan da, urte askotan zehar liburutegiko arduraduna eta horretaz gain, antzerkia, frantsesa, dantza... irakaslea ere bai. Jubilatu ondoren eskolarekin parte hartzen jarraitu du eta Keparekin batera ortuaren bultzatzaileak eta arimak dira. Haien denbora librea Otxartagako ortuari ematen diote.
Kepa, irakasle jubilatua da ere bai, eta jubilazio ondoren irakaskuntzarekin izan duen kontaktua Otxartaga eskolan izan da: talde elkarreragileak egiten, kultura astean parte hartzen eta azken urteetan Clararekin batera ortuan.
Zuei esker gure ortua ez zen egongo, horregatik zuen izena jartzea erabaki dugu.
1 comentario:
Mila esker bihotzez!!Es un lujo poder contar con personas como vosotras en nuestro cole, enseñando tan bien y tan bonito!
Publicar un comentario