Martxoak baditu hamabi. Gaurkoan 2. ebaluaketa amaitu egin zaigu. Ikasturtearen bi heren joan dira.
Astelehenean 3. ebaluazioari ekingo diogu. Aupa! Aurten...¡eskolan!
Ondo zaindu! Dena ondo joango da!
Hau gutxi balitz, aste honetako bitxikeria igandean izango dugu. Martxoaren 14a, Zenbakiz 3-14.
3'14...Non ikusi duzu zenbaki hori? Zirkunferentziak ikasi badituzu, PI zenbakia dela gogoratuko duzu.
If we say it in English, we will say /paɪ/, hau da "pie" (pastela) hitza bezala. Zer nahiago, Matematika edo pastelgintza?
Garbi dugu eskolan: MAITEMATIKA edo MATEMAGIA...
Eta orain... gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian laugarren A mailakoak izan ditugu: Ainhoa esataria, Estefanía, Aner eta Unai Luis. Haiekin, andereño Irati izan da, dena aurrera ateratzeko.
Gaurko programa primeran egon da. Oso ondo landuta geneukan eta oso ondo egin dugu. Gustatu izana espero dugu.
Hemen gure gaurko asmakizunak,
Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,
Eta hauek gure galderak,
Beste behin entzuteko irrikitan, ezta?
Zer diozu? Zuzenekoa galdu zenuela? Hementxe baduzu programa entzuteko esteka.