Gaurkoan LH1ekoak izan ditugu. Aiantze, Atreyu, Ayoub eta Oihanek sekulako irratsaio ederra eskeini digute. Eta estudioan egon barik, grabatuta, Paula eta Yashiraren ahotsa izan dugu. Hori gutxi balitz...Maritxuk ere hitz egin digu!
Txistea, igarkizuna, Maritxuren mezua... Denetik izan dugu gaurkoan.
Aupa Otxartaga!!
Hementxe duzue irratsaioa nahi beste aldiz entzuteko esteka.
Gaurko egun batean, baina 1956an Bilbo hirian inoiz jaso den tenperaturarik baxuena izan zela?
Bai, ba termometroak zero azpiko 10 gradu eman zituen (-10º).
Sekulako negu hotza izan zen hura eta, espreski otsaila. Hotza eta elurra izan ziren Bilbon.
Hementxe garaiko NO-DOak zelan tratatu zuen gaia zinematan (gaztelaniaz).
Eta, euskarako dokumenturik? Bi bideotxo hauek. Bertan Aiako gizon batek elurtea eta hotzaren inguruan berbetan. Eta Otxandioko emakume batek kontatzen du zelatan egunetan ezin herritik irten ez eta eskolara joan. Zer deritzozu? Plan ona edo txarra?
eta orain...gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian laugarren mailako taldekoak izan ditugu: Nora, Silvia, Oinatz eta Endaitz, andereño Karmelek lagunduta.
Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!
Guk ere ERRONKAri erantzun egin diogu. Hauxe da "Zig-Zag pilota" jolastxoa.
Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.
Oso oparoa da otsailaren hasiera neguko ohitura eta tradizioei dagokienez.
Gaur, ezagunena dugu, beharbada: Agate Deuna bezpera. Atzo, Sanblasoka eguna eta herenegun, kandelario eguna.
Bilboko Arenalaren ondoan dagoen Santiago elizaren inguruan, otsailak 3an sanblas-sokak, malbabisko karameluak eta anis zaporeko erroskilak salgai daude. Herri-sinesmenak badio halako soka bederatzi egun eztarrian eraman eta gero, soka erreta, eztarriko minik ez dituzula izango. Egia ote? Etxean sanblas-soka erabiltzen duzue?
eta orain...gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian bostgarren B mailako taldekoak izan ditugu: Ian, Ane, Ainhize eta Oier, andereño Silviak lagunduta.
Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!
Seigarren mailakoek, Santa Ageda kopla ederrak kantatu dizkigute.
Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.