2022-02-04

2022-02-04 LH5Bkoen irratsaioa

 





Oso oparoa da otsailaren hasiera neguko ohitura eta tradizioei dagokienez.

Gaur, ezagunena dugu, beharbada: Agate Deuna bezpera. Atzo, Sanblasoka eguna eta herenegun, kandelario eguna.



Bilboko Arenalaren ondoan dagoen Santiago elizaren inguruan, otsailak 3an sanblas-sokak, malbabisko karameluak eta anis zaporeko erroskilak salgai daude. Herri-sinesmenak badio halako soka bederatzi egun eztarrian eraman eta gero, soka erreta, eztarriko minik ez dituzula izango. Egia ote? Etxean sanblas-soka erabiltzen duzue?




















eta orain...gaurko irratsaioa!




Gaur Izadi Irratian bostgarren B mailako taldekoak izan ditugu: Ian, Ane, Ainhize eta Oier, andereño Silviak lagunduta.









Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!





Seigarren mailakoek, Santa Ageda kopla ederrak kantatu dizkigute.








Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.












Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,






Eta hauek gure galderak,