Asteazkena 6an Otxartagako eskola-Korrika egin genuen. Haur Hezkuntzan goizean eta Lehen Hezkuntzan arratsaldean. Bietan etorri zitzaigun Maritxu bisitan.
Tipi-tapa, tipi-tapa... Korrika!
Ekintza borobiltzeko, lekukoaren barruan zetorren mezua irakurri ziguten LH6koek.
eta orain...gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian bostgarren A mailakoak izan ditugu: Adhara, Eider, Udane eta Unax, Lander maisuak lagunduta.
Sekulako programa eman dugu, aste osoa lan eta lan ibili ostean!. Aupa Otxartaga!
Aste honetan berriro ere gure ERRONKAren emanaldia izan dugu. Gaurkoan, Harri-orri-ar jolas ezaguna zelan jolastu azaldu digute gure 5.mailako lagunek. Anima zaitezte! Euskaraz jolastu!
Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.
Hemen gure gaurko asmakizunak,
Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,
Eta hauek gure galderak,