2011-12-23

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Azkenean heldu dira, oporretan gaude!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!
Ondo pasa Mari Tomasa! Urtarrilaren 9an berriro ikusiko gara!

2011-12-21

GABONETAKO ERREZETAK

Gabonak dauzkagu aurrean eta etxeko sukaldariak sutan daude iadanik dena press izateko: erosketak, opariak, mahaia, janariak... betiko errezetak prestatzeko .. edo berriak bilatzeko...
Azken lan hau erreztatzeko asmoarekin, interneten salseatzen errezeta hauek topatu ditut.
AIKOR! EREZETAK

2011-12-20

SANTO TOMÄS EGUNA




Gutxi gorabera,XIX mendearen erdialdean sortu zen Santo tomas eguneko ospakizuna. Maizterrak hiria joaten ziren beren lurren errenta ordaintzera ;hiria jaistean , haiek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, abenduaren 21a festa-eguna da euskalerriko hiri edo heri haundi askotan: Bilbon, Donostian, Mondragon. Azpeitian .....
Bihar abenduaren 21a da, Santo Tomás eguna eta milaka lagunek baserritar arropak jantziko dituzte eta azokara joango dira txistorra pintxo edo talo tipikoa dastatzeko. Jaia Diasporako zenbait komunitatera ere helduko da aurten, hala nola Bartzelona, Madril... eta New York. Sagar Handiko jaia bihar bertan egingo da, euskal etxean, eta bertan izango da ere Olentzero, elkarteko txikientzako opariekin.


Txerri handi eta oso lodia zozketatzen da egun honetan eta Mondragonen egiten den txerri dantza testu honekin lagunduta doa:



Gizendu jaku txarrixa
saltoka dabil herrixa
aintxinako iturrixa
umore barri barrixa
Talua arto uruna
eta baserriko lanak
erakusten bagabiltz baña
lekutan daz horreik danak
Sasoi bateko ohitturak
etortzen jaku gogorua
tertulian egoteko
bazan nahikua denpora
Orduko erromerixan
dantza suelto eta ardau
haxe zan jaixa sanua
oin barriz dana libre dau




Santo Tomaseko ospakizunak New Yorkera helduko dira aurten, Eusko Etxea elkarteari esker
.New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak Santo Tomas eta Olentzero jaiak elkarrekin ospatuko ditu bihar, bertako euskal elkartearen aurtengo azkena izango den ekitaldian. Hitzordua 16:00etan izango da, Brooklyngo egoitzan, eta bertara biltzen direnei baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete antolatzaileek.
Jaiak azoka eta guzti izango du, Euskal Herrian bezala: izan ere talo, sagardo eta txistorra postuak jarriko dituztela iragarri dute euskal etxetik.
Gabon kantak ere abestuko dituzte jaian, txikiek eguneko izarraren etorrera itxaron bitartean: Olentzero 18:00etan helduko da, makina bat oparirekin gainera. Jaian parte hartu nahi izanez gero, bidali mezua Jon Cerezali (
cerezal_oronoz@hotmail.com); eta haurrekin bertaratzeko asmoa duenak, Maria Konteli (opariak prestatzeko): mailto:mariacontel@brooklyn.cuny.edu
Bartzelonako Euskal Etxean ere bihar bertan ospatuko dute Santo Tomas. 18:00etan poteoa egingo da Ribera auzoan, txistulari, trikitilari, dantzari eta txalapartariek lagunduta. Kalejira euskal elkarteko txokoan bukatuko da, txistorra eta sagardo afari batekin. Txotx!
Madrilgo Euskal Etxean, ostera, egutegiz dagokion egunean ekingo diote Santomaseko txistorraren tradizioari: 21ean, alegia, asteazkenean. Iluntzeko zazpi t'erdietatik aurrera izango da eta bertara euskal elkarteko kide eta lagun guztiak daude gonbidatuta. "Urtero legez, egun horretan gure egoitza, Arbizuko txistorra goxoa dastatu nahi duten madrildar guztiei ere zabalduko diegu", erantsi dute.






















































2011-12-17

OLENTZERO



Ixila eta pentsakorra

potolo eta gainera nola!

Gabonero beti ondoan

hara hemen Olentzero hona!

GABONETAKO JOLASAK







http://www.eitb.com/eu/hiru3/olentzero/jokoak/
Inoiz aspertuta bazabiltzate, hementxe dituzue gabonen inguruko web orrialde batzuk.
Gehienetan, eskulanak, marrazkiak, kantak, postalak eta jokoak aurkitu ahal izango dituzue.
Ea zuen gustukoak diren:
http://www.komunika.net/olentzero/kantak.htm

OLENTZERORI BURUZKO ZALANTZAK

Hemen dituzue Olentzerori zuek egindako galderen erantzunak



















GABONEN INGURUKO ESAERA ZAHAR BATZUK

ESAERA ZAHARRAK
Gabonen inguruko esaera zahar bildumatxoa duzue hemen. Batzuen esanahia ulertzea zaila denez aiton-amonak hartu eta haiei galdetu! edo bestela andereno-maisuei
1. Abendua jai huts eta gau huts.
2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.
3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan
4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.
5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.
6. Eguberri argi, lastotsu ogi.
7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.
8. Eguberri, arimak ere berri.
9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.
10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.
11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.
13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.
14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.
15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.
16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo. (Libek asmatua eta bidalita).
17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.
19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.
20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.

Zuk ere bataran bat baldin badakizu bidali guk ere ikasteko

(Atal honetan bildutako hainbat esaera zahar, J. Ormazabalen Esaera zaharrak eta txiste berriak eta Antonio Zavalaren Esaera zaharren bilduma berria liburuetatik hartuta dira.)

2011-12-14

GABONETAKO KANTA BATZUK

Gabonak gain gainean ditugu eta badakit asko gustatzen zaizkizuela garai honetan abesten diren kantak.
Hemen duzue gabon kanta berriak ikasteko Juanma Salazarrek bere webgunerako (ikasmus) egin duen liburuxka digital polit hau.
Hasi abesten beraz!
abestiak, gabonak, LH 1go zikloa, LH 2. zikloa, LH 3. zikloa

2011-12-03

NAZIOARTEKO EUSKERAREN EGUNA

Gaur abenduaren 3an Nazioarteko Euskeraren Eguna ospatzen da bai guk atzo ospatu genuen Otxartagan . Oso gustora egon nintzen zuekin eta badakit zuek ere poztu zinetela ezta? Animo eta horrela jarraitu euskera erabiltzen bai jolasean, etxean , kalean ,ikasteko, dibertitzeko, kirola egiten, bidaiatzeko, erosketak egiteko eta abar eta abar.... badakizue abestiak diñoena:
Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasi.!