ESAERA ZAHARRAK
Gabonen inguruko esaera zahar bildumatxoa duzue hemen. Batzuen esanahia ulertzea zaila denez aiton-amonak hartu eta haiei galdetu! edo bestela andereno-maisuei
1. Abendua jai huts eta gau huts.
2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.
3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan
4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.
5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.
6. Eguberri argi, lastotsu ogi.
7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.
8. Eguberri, arimak ere berri.
9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.
10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.
11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.
13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.
14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.
15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.
16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo. (Libek asmatua eta bidalita).
17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.
19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.
20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.
Zuk ere bataran bat baldin badakizu bidali guk ere ikasteko
(Atal honetan bildutako hainbat esaera zahar, J. Ormazabalen Esaera zaharrak eta txiste berriak eta Antonio Zavalaren Esaera zaharren bilduma berria liburuetatik hartuta dira.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario