Gutxi gorabera,XIX mendearen erdialdean sortu zen Santo tomas eguneko ospakizuna. Maizterrak hiria joaten ziren beren lurren errenta ordaintzera ;hiria jaistean , haiek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, abenduaren 21a festa-eguna da euskalerriko hiri edo heri haundi askotan: Bilbon, Donostian, Mondragon. Azpeitian .....
Bihar abenduaren 21a da, Santo Tomás eguna eta milaka lagunek baserritar arropak jantziko dituzte eta azokara joango dira txistorra pintxo edo talo tipikoa dastatzeko. Jaia Diasporako zenbait komunitatera ere helduko da aurten, hala nola Bartzelona, Madril... eta New York. Sagar Handiko jaia bihar bertan egingo da, euskal etxean, eta bertan izango da ere Olentzero, elkarteko txikientzako opariekin.
Txerri handi eta oso lodia zozketatzen da egun honetan eta Mondragonen egiten den txerri dantza testu honekin lagunduta doa:
Gizendu jaku txarrixa
saltoka dabil herrixa
aintxinako iturrixa
umore barri barrixa
Talua arto uruna
eta baserriko lanak
erakusten bagabiltz baña
lekutan daz horreik danak
Sasoi bateko ohitturak
etortzen jaku gogorua
tertulian egoteko
bazan nahikua denpora
Orduko erromerixan
dantza suelto eta ardau
haxe zan jaixa sanua
oin barriz dana libre dau
Santo Tomaseko ospakizunak New Yorkera helduko dira aurten, Eusko Etxea elkarteari esker
.New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak Santo Tomas eta Olentzero jaiak elkarrekin ospatuko ditu bihar, bertako euskal elkartearen aurtengo azkena izango den ekitaldian. Hitzordua 16:00etan izango da, Brooklyngo egoitzan, eta bertara biltzen direnei baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete antolatzaileek.
Jaiak azoka eta guzti izango du, Euskal Herrian bezala: izan ere talo, sagardo eta txistorra postuak jarriko dituztela iragarri dute euskal etxetik.
Gabon kantak ere abestuko dituzte jaian, txikiek eguneko izarraren etorrera itxaron bitartean: Olentzero 18:00etan helduko da, makina bat oparirekin gainera. Jaian parte hartu nahi izanez gero, bidali mezua Jon Cerezali (cerezal_oronoz@hotmail.com); eta haurrekin bertaratzeko asmoa duenak, Maria Konteli (opariak prestatzeko): mailto:mariacontel@brooklyn.cuny.edu
Bartzelonako Euskal Etxean ere bihar bertan ospatuko dute Santo Tomas. 18:00etan poteoa egingo da Ribera auzoan, txistulari, trikitilari, dantzari eta txalapartariek lagunduta. Kalejira euskal elkarteko txokoan bukatuko da, txistorra eta sagardo afari batekin. Txotx!
Madrilgo Euskal Etxean, ostera, egutegiz dagokion egunean ekingo diote Santomaseko txistorraren tradizioari: 21ean, alegia, asteazkenean. Iluntzeko zazpi t'erdietatik aurrera izango da eta bertara euskal elkarteko kide eta lagun guztiak daude gonbidatuta. "Urtero legez, egun horretan gure egoitza, Arbizuko txistorra goxoa dastatu nahi duten madrildar guztiei ere zabalduko diegu", erantsi dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario