2012-12-21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!





ZORIONAK ETA URTE BERRI



ON!



IKASTEKO

JAKITEKO

HAZTEKO

JOLASTEKO

IKERTZEKO

BABESTEKO

IMAJINATZEKO

NEGAR EGITEKO

EZETZ ESATEKO

FARRE EGITEKO

ONGI PASATZEKO

AMETS EGITEKO

BAIETZ ESATEKO

EZ GARELA IZATEKO

GEHIAGO BIZITZEKO

ZALANTZAN JARTZEKO

BESTEEI EZAGUTZEKO

PENTSATZEN IKASTEKO

ZARATARIK URRUNTZEKO

DENBORA GELDIARAZTEKO

ZATARKERIA EKIDITZEKO

GURE BURUA EZAGUTZEKO

BIZIRIK GAUDELA JAKITEKO

GURE BURUA KONTSOLATZEKO

BAKARRIK EZ GAUDELA JAKITEKO

MUNDU PROPIOA SORTARAZTEKO

GURE ARAZOETATIK IHES EGITEKO

BESTE MUNDU BATZUK EZAGUTZEKO

GEHITU ZUREA HEMEN:
 ......................





OLENTZERO JOAN ZAIGU !

Gaur Olentzero Haur Hezkuntzara etorri da eta oso ondo pasatu duzue berarekin ezta? beno, guztiak ez! batzuk ikeratu egin zarete eta negarrez hasi zarete. Egia esanda ez dakit zergaitik! Olentzerok opariak eta goxokiak ekarri dizkizue! Bai zorte ona zuena! Hain onak izan zarete ala?





Begira Olentzeroren abestiaren  TRAVELLIN¨BROTHERS BIG BANDen bertsio hau . Gustatuko zaizuela zihur nago!.



GAZTAINAK ERRE ARTEAN

Gaur eta Olentzeroren zain gauden bitartean gaztainak erre eta  jan ditugu eskolako patioan. Bai goxoak zeundela!! Eskerrik asko eskolan ditugun sukaldari onei eta laguntzera etorri diren amei.



Ez pentsa , soberan geratu zirenik!!! ez!!!!!




Guztiok dakizue gabonetako kanta polit hau ezta?

2012-12-20

ZORIONAK NIRI, ZORIONAK NIRI!!!

Gaur nire urtebetetzea da eta begira zelako tarta polita egin didan Maialenek, Estrellaren alaba. Otxartaga eskolan egon da praktikak egiten . Bai andereno ona izango dela , bai!!
Eskerrik asko Maialen guztiagatik . Ondo izan eta suerte Italiatik,
                                     Musu handi bat
                                              Maritxu

Urte asko betetzen ditudanez ez dizkit kandelak jarri.

ZORIONAK MARITXU! ETA URTE ASKOTARAKO



2012-12-16

OLENTZEROREN BASERRIA

                                                                LANDETXO GOIKOA


Landetxo Goikoa baserria Euskal Herrian gelditzen diren landa-etxe zaharrenetariko bat da.
Seguruenik XVI. mendean eraiki zen eta baserri gotiko-­errenazentisten artean sailka daiteke.
Eraikinak oinplano laukizuzen luzanga du. Teilatuari dagokionez, bi isuraldekoa da eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Altueran bi solairu eta ganbara ditu.
Fatxada nagusia hiru modulok osatzen dute. Alboetako biak, erdikoa baino aurreratuagoak, harri-hormaz eginda daude, silarrizko eskantzuekin. Beheko solairuan jatorrizkoa ez den bao bana dute, dintelduna, eta goikoetan bao ojibal geminatuak, silarri monolitikoetan landutako kiribil bikoizdunak.
Erdiko gorputzean karrerapea dago, dinteltzat habe handi bat duena. Kontserbatu egin dira zurezko piezez egindako bastidorea, irudi geometrikoz hornitua, eta goiko solairuaren itxidura osatzen zuten zenbait ohol eta arkutxo. Itxidura berezi hori hiru erregistrotan antolatutako zurezko pantaila batek osatzen zuen, lama eta ohol arremetuez osatua.
Aldenik alden suhesi sendo bat dago eta eraikinaren sekzio lodiko haritzezko zutabez osatutako jatorrizko egituraren zati batzuk kontserbatzen dira. Halaber, lehenengo solairuan ohol arremetuz osatutako panelak gordetzen dira.


 

2007ko abenduan, Landetxo Goikoa Olentzeroren Baserria proiektua martxan jarri zen Mungian. Harrezkero  ehun mila bisitari, gutxi gora behera, egon dira. Proiektuaren emaitzarik garrantzitsuenetariko bat izan da gure kulturaren eta mitologiaren arloan egin den bilketa eta ikerketa lana: Olentzeroren irudi sendoa, euskal baserria eta berari lotutako sinismenak eta pertsonaiak … Zabalkunde hau euskaran oinarrituta



                                 

                                   

2012-12-10

GABONAK HELTZEAR DAUDE





Gero eta gitxiago falta da gabonak heltzeko, denbora berehala pasatzen da. Olentzerori eta Errege Magoei eskutitzak idazteko ordua iritsi da! Egin nahi dituzun oparien zerrendak eta idatzi eskutitz polit bat.
Hemen duzue linka Olentzeroren ipuinak entzuteko, gutanak idazteko,  jolasak eta aukera gehiago.
WEB mapan sakatzen baduzu itzelezko sorpresa aurki dezakezu!
Ondo pasa!

                        
                          

2012-12-03

HELDU DA EUSKARAREN EGUNA!

Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan! euskaldunok kontinente guztietan banandurik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko txokoetan entzun daitekeelako. Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaur bezalako egun batez. Duela urte asko eta asko. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean, Argentinan, Uruguain,Venezuelan, Ingalaterran, Italian...toki askotan. Jarri zaitezte momentu batean pentsatzen, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren momentu honetan jai honetaz gozatzen? Ba hainbat dira! Hainbat dira euskaraz ospatzen ari direnak jai hau! Hainbat pozik ikasi dutenak euskara! Eta hainbat euskaraz bizi direnak! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak.Euskara jalgi hadi mundura" mezua zabalduko da lau haizetara, hain zuzen ere, Bernard Etxeparek 1545ean plazaratu zuen mezu berbera.
Besterik gabe! Jai eguna hasi da; jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz eta lan egin euskararen alde. Eztarriak apurtu arte abestu eta hitz egin!

EUSKARAREN ALDEKO MINUTU BATEKO MANIFIESTUA

Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum,

Lingua Vasca, Limba Vasca,

Llengua Vasca,

Lengua Vasca, Langue Basque,

Basque Language,

Baskische Sprache, Baskische Täl, Baskitski Jazyk,

Baskisk Sprog, Jelzik Baskiski,

Bask Sprok,

Baski Ezin, Bask Nielv, Vaskii Jazik,

Basko Simi, Ibaskiki Glosa,

Kaskin Kieli,

Baski Keele, Baski Geld, Urrulimi Baski, Uzuelelu Vasco,

Nkobe Vasco, Ludimi Bask, Baskeren Lezou, Aluga Baskia, Basuku Go, Pachike Yü, Bask Ki Ke, Leilali Bask,

Euskera, Üskara, Euskeria, Euskerie, Euskara:

Gure hizkuntza da.

                                                                     BERNARDO ATXAGA






- Un idioma progressa... si qui ho sap lo parla.
- Une langue progressa… si les personnes qui le savent parlent.
- A languaje will progrees…if those who know it practice it.
- Unha lingua millora… si quens a saben a falan.
- Un idioma progresa... si quienes lo saben lo hablan.
- Hizkuntza bat aurrera doa... dakitenek hitz egiten baldin badute.


                  EZ AHAZTU! :
Bidea ez da leuna
guztiontzat da hori ezaguna
egin ezazu ahal duzuna
ez da izango-eta alferra zure jarduna
egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA


Guk ere eskolan ekintza asko egin ditugu ziklo guztietan. Egunari hasiera emateko irratsaio berezi b at egin dugu. Arazo tekniko batzuk izan dugu soinuarekin eta grabatutakoa ezin dugu jarri baina begira argazkia: baietz hizlari onak direla ezta?






Gero ziklo guztietan ekintza ezberdinak burutu dira. Begira haur hezkuntzan zein ondo pasatu duten EUSKARARI BOSTEKOA EMONEZ
                                                                                                                   

  


Ezetz asmatu noren bisita bat izan duten!!! Bai neurea, haiekin ondo pasatzera joan naiz eta bai gustora egon naizela bai! gainera zein ondo dantzatu didaten "Txulalai"
Begira , begira!




EUSKERAREN EGUNA on PhotoPeach    
     
              



EUSKERAREN EGUNA on PhotoPeach


           

2012-12-01

EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Astelehenean , abenduak 3an, guk ere  Euskararen eguna ospatuko dugu gure eskolan, denak ondo pasatzea eta gustura egotea espero dut. Jakin dut Esne beltza taldearen "Euskaraz bizi nahi dut" abestia lantzen ibili zaretela, beraz hemen uzten dizuet bere soinu ederrarekin disfrutatzeko. Gogoratu beti zuen berri izango dudala, beraz :
                                  
                                       TXI TXI TXI EUSKARAZ HIZT EGIN!!!



EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Bidea ez da leuna

guztiontzat da hori ezaguna                                                     

egin ezazu ahal duzuna

ez da izango-eta alferra zure jarduna

egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA



Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.


 
“Euskalduna bazara
hitz egidaz euskaraz”

“gal ditzagun lotsa
eta aurreiritziak”

“haur, agure eta
animaliekin ezezik
erabil dezagun
guztiekin berdin”

“gutako bakoitzak
har dezan gotorlekua
hizkuntz azul eta
zahar honentzat”





      -----------------------------------------------------------------------------------------------