2012-12-16

OLENTZEROREN BASERRIA

                                                                LANDETXO GOIKOA


Landetxo Goikoa baserria Euskal Herrian gelditzen diren landa-etxe zaharrenetariko bat da.
Seguruenik XVI. mendean eraiki zen eta baserri gotiko-­errenazentisten artean sailka daiteke.
Eraikinak oinplano laukizuzen luzanga du. Teilatuari dagokionez, bi isuraldekoa da eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Altueran bi solairu eta ganbara ditu.
Fatxada nagusia hiru modulok osatzen dute. Alboetako biak, erdikoa baino aurreratuagoak, harri-hormaz eginda daude, silarrizko eskantzuekin. Beheko solairuan jatorrizkoa ez den bao bana dute, dintelduna, eta goikoetan bao ojibal geminatuak, silarri monolitikoetan landutako kiribil bikoizdunak.
Erdiko gorputzean karrerapea dago, dinteltzat habe handi bat duena. Kontserbatu egin dira zurezko piezez egindako bastidorea, irudi geometrikoz hornitua, eta goiko solairuaren itxidura osatzen zuten zenbait ohol eta arkutxo. Itxidura berezi hori hiru erregistrotan antolatutako zurezko pantaila batek osatzen zuen, lama eta ohol arremetuez osatua.
Aldenik alden suhesi sendo bat dago eta eraikinaren sekzio lodiko haritzezko zutabez osatutako jatorrizko egituraren zati batzuk kontserbatzen dira. Halaber, lehenengo solairuan ohol arremetuz osatutako panelak gordetzen dira.


 

2007ko abenduan, Landetxo Goikoa Olentzeroren Baserria proiektua martxan jarri zen Mungian. Harrezkero  ehun mila bisitari, gutxi gora behera, egon dira. Proiektuaren emaitzarik garrantzitsuenetariko bat izan da gure kulturaren eta mitologiaren arloan egin den bilketa eta ikerketa lana: Olentzeroren irudi sendoa, euskal baserria eta berari lotutako sinismenak eta pertsonaiak … Zabalkunde hau euskaran oinarrituta



                                 

                                   

No hay comentarios: