guztiontzat da hori ezaguna
egin ezazu ahal duzuna
ez da izango-eta alferra zure jarduna
egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
“Euskalduna bazara
hitz egidaz euskaraz”
“gal ditzagun lotsa
eta aurreiritziak”
“haur, agure eta
animaliekin ezezik
erabil dezagun
guztiekin berdin”
“gutako bakoitzak
har dezan gotorlekua
hizkuntz azul eta
zahar honentzat”
|
-----------------------------------------------------------------------------------------------
No hay comentarios:
Publicar un comentario