2014-12-19

URTE HONETAKO AZKEN IRRATSAIOA!!!!

6.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute. Urte honetako azkena izan da, baina urtarrilan berriro  hementxe egongo gara, berriak ematen. Bitartean honetaz eta oporretaz disfrutatuko dugu, merezi dugu, asko lan egin dugulako, ezta??? Edo ez????


Esatari bikainak irratsaioa primeran gidatu du, gero bakoitzak bere atala egin du. Very good!! Zelako maila duzuen ingelesean....



Urtebetetze bat baino ez dugu aipatu, baina txoritxo batek esan digu Maribel (5.B) andereñoak ere urteak betetzen dituela. Hurrengo astean ere beste urtebetetze batzuk izango ditugu.... ZORIONAK GUZTIOEI!!!



Asmakizunak errezak izan dira??? Ikusiko dugu oporren bueltan.

Yaizak zein Jonek aholku berde batzuk eman dizkigute... saiatu behar gara kontutan hartzen.

ONDO PASA OPORRETAN!!! ETA BUELTAN EGONGO GARA!! GOGO HANDIEKIN!!!
Orain aukera daukazue gure irratsaioa entzuteko   ENTZUN

2014-12-12

ADI, ADI, NAGUSIAK DATOZELA!! GAUR 6.A MAILA



Ilargiaren lagunak, bai ilargiaren lagunak, ilargiaren lagunak gara guuuu lalala horrela zen ezta edo erratu egin naiz? Ahhh irrien lagunak dela? bueno ze axola dio horrek, ni nagusi hauek bezala sarri ilargian nagoenez badaukat hau kantatzeko eskubidea kar, kar... Hala ere ea nork asmatzen duen hauek bota diguten asmakizuna.



Bueno ta ze berri orduan? Durangon jende mordoa egon zela? Noski, ni ere hurbildu nintzen bertara liburu eta diska batzuk erosten eta bide batez nire lagun Mariri bisita egin nion. Mariri bai, Anbotoko damari, badakizue Mari nor den eztaaa? Bueno ba ez badakizue galdeiozue andereño edo maisuari, haiek baietz jakin eta azaldu.



 Hala ere gauzatxo bat esan nahiko nieke nagusi hauei, etxean, Ortuellan, sarri entzun izan dudana. Maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago. Eta zer esan nahi du horrek, ba Euskara gozatu behar duzuela! Txisteak, ipuin, istorio edo Txirritaren berdekeriak, kantak edo nahi duzuena baina animo, euskaraz eta alai!


Gaurkoz, nireak ere egin du eta zuek ederki esan bezala... Datorren astean, batu gurean!! 
TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!

2014-12-10

AUPA 2.B MAILAKOAK!

Ai, ai, ai, gure esatarien artean gazteenak egokitu zaizkigu gaur, 2.B mailako artistak. Aupa zuek!


Kontsonante den hizkia eta hankaz gora jarrita bokal bihurtzen dena? Zein ote da ba? Agian beste asmakizuneko basoan topatuko dugu erantzuna kar, kar, auskalo edozein gauza bihurri hauekin.


Eta basoaz ari garela konturatu zarete zelako hotza egiten duen azkenaldian, hori esan digute ere udazkena bukatzear daukagula eta negua datorrela buurrr, hau hotzaa!!


Zer gehiago esan digute ba... Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean txipli, txapla, pun eta txispun! Kar, kar hau gehitu duena ni izan naiz, bai, bai ni izan naiz beste bideotxo hau gehitzen dizuedan bezala, gure lagunek gomendatutako Benito Lertxundiren "Udazken Koloretan".

 

Bueno ba, akabo matraka eta segi gure ikaskideak entzutera. Gaur zuekin 2.B maila!


Hurrengo asterarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!! 


2014-12-03

EUSKARAREN EGUNA

Euskara, euskara, jalgi hadi plazara lalalala... Bai, bai, plazara, dutxara, parkera, etxera eta kalera!
Gaur abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu gurean, ginkana, jolasak eta hamaika gauza dibertigarri.


Saio berezia izan dugu gaur eta 3. zikloko selekzioa etorri zaigu irratira, euskararen eguna mundu osoan zehar ospatzen dela gogorarazteko. Baina hori bakarrik ez, euskara egun bakarreko kontua ez dela gogoratu digute ere, paparrean jarri dizkiguten pegatinekin eta beraien hitz goxoekin.


Bueno eta hori bakarrik ez Sarri, Sarri ez digute jarri ba... Ai amaaa zelan pasatu dudan nik Ortuellako jaietan abesti horrekin, dantza eta dantza, kontu eta kanta eta beti euskaraz!


Halakoa delako euskara, dibertigarria, barrerako zein penarako, bizi eta gozatzeko, txiste edo abestitarako, Ortuella, Bermeo zein Donostirako. Zuretzako eta niretzako, guretzako.


Hemen azpian gaurko programa uzten dizuet eta goian nire Wazemankeko lagunek egindako "Aitorren Hizkuntz Zaharra"-ren bertsioa, kar, kar, kar... Hauek bai ganberroak hauek!!


Hurrengorarte eta badakizue, berdin digu Ortuella, Markina edo Berlin, TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!



2014-11-28

2.A MAILA UHINETARA

Kaixo Izadi Irratizaleok!! Bagatoz berrirooooo!!

Badakit bai geroz eta gehiago zaretela eta geroz eta gehiago entzuten gaituzuela, nola ez ba horrelako esatari zoragarriekin. Gaurkoan 2.A mailakoak izan ditugu gurekin, enee zelako koadrila...


Kontatu digute euskararen eguna datorrela, hurrengo astean kontsumo tailerrak izango ditugula, asmakizunak bota dizkigute eta are garrantzitsuagoa kar, kar, aurreko asteko erantzunak eman kar, kar, kar...


Egia esan ez dakit nik zer egingo nukeen erantzunik gabe... bat bera ere ez dut asmatzen eta. Baina bueno asteon lasai nago, hirugarren ziklokoek ere ez dute bat ere asmatu kar, kar eta horrek apur bat kontsolatu nau.


Bueno ba irrikitan egongo zaretela artista hauek entzuteko, 3, 2,1...
Has bedi saioa!


Hurrengo asterarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI...EUSKARAZ HITZ EGIN!!

2014-11-26

3,2,1... AURRERA 3.A MAILAKOAK!

Perretxikoa, bai bai, perretxikoa ongi entzun duzue baina nori bururatzen zaio holako asmakizunik, ai amaaa...

Bueno neska-mutilak zelan bizi gara? Garai hontarako jasoko zenuten nire eskutitzen bat ezta? Bai, bai jaso ditut nik zuenak ere baina segi, batzuk falta zarete oraindik eta.


Ez gaitezen gehiago luzatu. Kontua da katarro apur batekin egon naizela eta 3.A-koen irratsaioa apur bat berandu igo dudala, baina lasai hemen daukazue, ez dezala izeko Maribelek esan bere loba maitearen saiorik gabe utzi dudanik.


Esan beharra daukat zoragarria iruditu zaidala lagun hauen saioa, Santo Tomasi buruz ez digute hitz egin ba. Eneeeee, Santo Tomas izena entzun eta astebete daramat taloa burutik ezin kendu. Zergatik izango da ba? Gure Maritxu talozale amorratua DELAKO noski!!


A zuek ere entzun nahi duzuela? Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!

  

Hurrengo asterarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI...EUSKARAZ HITZ EGIN!!


2014-11-14

GAUR ZUEKIN... 3B MAILAKOAK!!

Gaur 3B mailakoak izan ditugu gurean, ai ama zelako taldea!!

Urrezko Esaldia zer den aurkeztu eta azaldu digute, hemendik aurrera atal finkoa izango delarik gurean. Ez dut nahi, ez dut nahi!! Hor ibili zaizkigu oihuka mikrotik.

Asmakizunak ere izan ditugu eta ez edonolakoak. Txapeldun pozointsu txikia? Zer izango ote da? Buuffff horrelakoak asmatzeko asmatzailea edo izan beharko zara... nik susmorik ere ez.


 Hona hirukotea.


Esaten nizuen ba nik ganberro hutsak genituela 3Bko hauek.


Eskerrak formalen bat egoten dela beti, kar kar... Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!
                                                                                                                                                               

 Hurrego asterarte ta badakizue TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!

2014-11-07

IZADI IRRATIA SAREAN, GAUR 4B MAILAKOAK

Gaur azaroak 7, ostirala, ziber bihurtu gara. Agur gure transistore irrati zahar maiteari eta ongi etorri aro digitalera.

Hemendik aurrera Izadi Irratia entzungai izango duzue munduko bazter guztietan. Aita, ama, amama eta aititerekin etxean entzuteko, izeko Maribeli jartzeko edo Bolivian dagoen osaba Josék entzun dezan.

Gure blogera sartu eta argazkiaren azpian agertzen den audioan klikatzea da egin beharreko bakarra.


Gaurko saioan 4B mailakoak izango ditugu esatari: asteon ospatu dugun jai berdea, eskolako elkarbizitza txokoa, eguraldia, english txokoa, asmakizunak... eta beste hainbat gauza hizpide izango dituztelarik.


Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!


 Hurrengorarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!