2014-12-03

EUSKARAREN EGUNA

Euskara, euskara, jalgi hadi plazara lalalala... Bai, bai, plazara, dutxara, parkera, etxera eta kalera!
Gaur abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu gurean, ginkana, jolasak eta hamaika gauza dibertigarri.


Saio berezia izan dugu gaur eta 3. zikloko selekzioa etorri zaigu irratira, euskararen eguna mundu osoan zehar ospatzen dela gogorarazteko. Baina hori bakarrik ez, euskara egun bakarreko kontua ez dela gogoratu digute ere, paparrean jarri dizkiguten pegatinekin eta beraien hitz goxoekin.


Bueno eta hori bakarrik ez Sarri, Sarri ez digute jarri ba... Ai amaaa zelan pasatu dudan nik Ortuellako jaietan abesti horrekin, dantza eta dantza, kontu eta kanta eta beti euskaraz!


Halakoa delako euskara, dibertigarria, barrerako zein penarako, bizi eta gozatzeko, txiste edo abestitarako, Ortuella, Bermeo zein Donostirako. Zuretzako eta niretzako, guretzako.


Hemen azpian gaurko programa uzten dizuet eta goian nire Wazemankeko lagunek egindako "Aitorren Hizkuntz Zaharra"-ren bertsioa, kar, kar, kar... Hauek bai ganberroak hauek!!


Hurrengorarte eta badakizue, berdin digu Ortuella, Markina edo Berlin, TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!



No hay comentarios: