2015-05-08


5.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaurko irratsaioan Niko esataria izan da, bere lehenengo aldia izan da eta oso ondo egin du.





Ander eta Aimar ingeleseko tartetxoaz arduratu dira eta eguraldiaz gain jantokiko menua esan digute... spinachs..... ummm


   



Aymenek eguraldiaren berri euskeraz eman digu eta 16º markatzen dituela gure eskolako termometroak esan digu.
Izotzek gaurko eta aste honetako urtebetzeaz informatu digu, gaur Camilak 9 urte bete ditu, baina pasa den astean zehar beste ume askok urteak egin dituzte: Ander, Ekhiñe, Miguel eta Fatimak. Aste honetan Elvisek, Aizane Loresek, Esperanzak eta Elederrek. 
Eta asteburuan Egoitz Marinek eta Markel Ardilak.


ZOOOORRIOOONAKKK GUZTIOEI!!!!!!



Gaurko asmakizunak Leirek eta Gaizkak irakurri dizkigute. Ea asmatzen dituzuen:
                                                 
                                                      1.Asmakizuna:
BAIMEN BEREZI GABE GIDA NAZAKEZU,
ELKAR JOTZEN DUGU ETA KONTUZ IBILI, AIZU! 

2.Asmakizuna:
SEI AURPEGIKO KUBOA, HOGEITA BAT PUNTUKOA,
MAIZNAHI ETA JOKORAKO  ASMATUTAKOA.






Ondoren, Asier eta Izarrek albiste txikiak irakurri dizkigute. Eskerrik asko, neska-mutila informazio asko eman diguzue.

Eta bukatzeko, irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu Izarrek, ea asmatzen dituzuen!!!

Berriro entzun nahi baduzue irratsaioa hemen azpian aukera izango duzue. 


Ondo pasa San Felixeko JAIETANNNNN!!!
 

No hay comentarios: