2016-12-16





URTE HONETAKO AZKEN IRRATSAIOA!!!!

5.Bko ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute. Urte honetako azkena izan da, baina urtarrilan berriro hementxe egongo gara, berriak ematen. Bitartean honetaz eta oporretaz disfrutatuko dugu, merezi duzue, asko lan egin duzuelako, ezta??? Edo ez????



Esatari bikainak irratsaioa primeran gidatu du.

Gero bakoitzak bere atala egin du. Very good Izotz eta Haizene!! 
Zelako maila duzuen ingelesean....





Johnek eguraldia eskeini digu eta Iratik urtebetetzeak.

 
Gaur ez du inork urterik bete, baina aste honetan Dianak (1.mailakoa), Olaiak (5.mailakoa) eta gure Samirak urteak bete dituzte.


ZORIONAK NESKAKKKKKKKKKKKKKKK!!!!

Asierrek igarkizunak irakurri dizkigu. Errezak izan dira??? Ikusiko dugu oporren bueltan. Baina aurretik Urtzik pasa den astean irabazleak  aipatu dizkigu. Zorionak Enaitz, Iker eta Hodei asmatzeagatik.
 
                                   







Samirak  aholku berde batzuk eman dizkigu... saiatu behar gara kontutan hartzen.

Eta jarraian urrezko esaldia entzuteko aukera izan dugu:
NIK EGIN DUT 
Kontutan hartu, nire txokoan egongo da.


Eta bukatzeko Garazik irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. 
Ea adi enONDO PASA OPORRETAN!!! ETA BUELTAN EGONGO GARA!! GOGO HANDIEKIN!!!

Maritxu
Orain aukera daukazue gure irratsaioa entzuteko  



2.Ako IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, abenduak 9, 2.Ako klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Aiurrek irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.
 
Ondoren Noemik eta Ianek ingeleseko tartea egin dute.


 Izeik menua azaldu digu eta Junek eguraldiaren berri eman digu.




Jarraian Enekok urtebetetzeen berri eman digu. 
 
Gaur, Lander Granados eta Mohamed Santosen urtebetetzeak dira. Baina aste honetan ere Iker Pazosek ere urteak bete ditu.

ZORIOOOOONAK MUTILAAAAAK!!!!!!!
 
  Asmakizunak  Oihanek eta Unaxek irakurri dizkigute. Eta pasa den asteko irabazleak ere aipatu dituzte. Zorionak Cristina Botiu, Peio de la Puente eta Liam Alvarez.
 
Ondoren, gaurko  albisteak Eiderrek irakurri digu... beno albistea baino, 2.mailakoen buruhauste bati buruz hitz egin digute.... OLENTZERO.... Ongi portatu!!!!! berehala gure etxeetara etorriko delako.
 
Bukatzeko urrezko esaldia ikasi dugu: 
"NIRE TXANDA DA" 
esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Aiurrek.

 Eta irratsaioa bukatzeko Naroak galderak esan dizkigu.

Oso ondo neska mutilak primeran egin duzue. Berriro entzun nahi baduzue klip egin behean eta aukera izango duzue.

Maritxu

2016-12-02



EUSKARA EGUNA 

Gaur abenduak 2 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu, berez egun ofiziala bihar da baina eskolan ez garenez egongo gaur gurean ospatu dugu .

Klaseetan sartu bezein pronto irratsaioaz gozatzeko aukera izan dugu,
 5 urteko umeek eskeinita.

 
Zoragarri ondo egin duzue, neska-mutilak!!!!!! Ederto benetan.
"Aitorren hizkuntza zaharra" abestiarekin hasiera eman diote 
eta Eiderrek aurkezpena egin du.
  
Noak, Unai Luisek, Unai Morak, Kermanek, Nahielek, Yanaik eta Haizeak 
irratsaioan parte hartu dute.











Asmakizun bat ere luzatu digute:
HIZKUNTZA ZAHARRA
ZABALDU NAHI DUGU
ETA EUSKALDUNOK
HIZKUNTZA HORRETAN
HITZ EGIN BEHAR DUGU
ZER DA?


Ea asmatzen duzuen!!!!!!
Jarraian, olerki polit batzuk errezitatu dizkigute. 
Eta ondoren "Behin betiko" kanta abestu digute, zorragarria!!!! Ze polita!!!!!

Bukatzeko, leloa gogoratu dugu: 


"ESKOLAN NAHIZ KALEAN, EUSKARA BETI AHOAN"

Maritxu





2016-11-25

3.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur,   irratsaioaz 3.Bko taldeko ikasleak arduratu dira.
 Asier  esataria izan da da eta oso ondo egin du.

 Enekok eta Dennisek ingeles txokoa egin dute, very well!!!

 Ondoren Jenniferrek  eguraldiaren berri eman digu.

 Gero Koldok urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur gure klasekide Dennisek 8 urte bete ditu. Baina aste honetan ere Ouianek 11 urte bete ditu.
ZORIONAK DENNIS ETA OUIAN!!!!

Asmakizunak Giselak eta Miguelek irakurri dizkigute. Eskerrik asko!!! Ea asmatzen badituzue!!!!

Jarraian, Urkok gaurko albistea eskeini digu. Eta noski, gaur EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN DESAGERPENARI BURUZ hitz egin beharko dugu.





LIBRE IZAN NAHI DUGU ETA EZ AUSART!!!

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARIK EZ!!! EZ!!! ETA EZ!!!!!

       
 Ondoren,   URREZKO ESALDIA aipatu digute.

 Ez ahaztu 
                
"JO NAU"
 
Ez dago aitzakirik,
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!

Eta bukatzeko Jeniferrek  irratsaiori buruzko galderak egin dizkigute.


Maritxu


2016-11-18

GAURKO IRRATSAIOA 3.Akoek ESKEINITA
Gaurko esatariak Lander izan da.


Kevinek eta Carolinak ingeleseko tartea egin dute.

 Junxik eguraldiaren berri eman diogu.

Olaiak urtebetetzeak esan dizkigu. 

Gaur ez du inork urterik  betetzen. Baina aste honetan Maider Martínezek, Rabiaak, Oihan Mesak, Ane Garcíak eta Unai Bilbaok  urteak bete dituzte. 
ZORIOOONAKKK MAIDER, RABIAA, OIHAN, ANE ETA UNAI!!!

Anek eta Lander Lanbarrik asmakizunak irakurri dizkigute. Baina aurretik Beñatek pasa den asteko irabazleak esan dizkigu.


Ea adi egon zareten!!!!!


 Ondoren, Ikerrek albistea irakurri digu. Eskerrik asko mutil!!! Oso interesgarria izan da.
 

Jarraian URREZKO ESALDIA aipatu digute, gure euskera hobetzeko:
Ez ahaztu ondo esatea, Maritxuren txokoan ipiniko dugu. 
Bukatzeko, Robertok ere galderak esan dizkigu.

 Eta berriro entzun nahi baduzue gure gaurko irratsaioa klip egin behekoan eta aukera izango duzue.

Maritxu




2016-11-11

4.Bko IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 4.Bko ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
 

Naroak irratsaioari hasiera eman dio.

 Ondoren, Izanek eta Ametsek ingeleseko tartea egin dute.
 Eta Alainek eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.
 Gero, Garikoitzek  urtebetetzeen berri eman digu. 
Gaur ez du inork urterik betetzen, eta aste honen zehar ere ez. 
 Baina ez du galdu aukera Eneko Muguruza zoriontzeko, ostegunean 11 urte beteko dituelako.

ZORIOOOOOONAK ENEEEEEEEKO!!!!!!!! 


 Oierrek eta Naiak asmakizunak egin dituzte. ERREZAK???
 Nik uste dut baietz, gainera oso lasai esan dizkigute, guztiok asmatu ahal izateko.


Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

  



Irratsaioaren bukaeran Alainek olerki zoragarria eskeini digu, eta ondoren Asierre irakurri digu, elikadurari buruz asteazkenean jai berdea ospatu genuelako,  
oso interesgarria!!!!!!!






Beno, hemen amaitu da aste honetako irratsaioa, berriro entzun nahi baduzue azpian klip egin....  
eta gogoratu TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!!

Maritxu 

2016-11-04

4.A TALDEKOEN IRRATSAIOA

Gaur, azaroaren 4a, hilabete honetako lehenengo irratsaioa egin dute  4.A taldekoek eta ederto aritu dira. 


 


Eneko Mazonek esataria izan da eta irratsaioa gidatu du. Baina lehenengoz eta behin, Junek eguraldiaren berri eman digu, eskerrik asko June, goiza aprobetxatu behar dugu, arratsaldean haize zakarra izango dugu.



Markelek eta Nahia Luisek ingeleseko tartea eskeini digute.


Ondoren Mohamedek gaurko menua esan  digu. Gaur, indabak, oilazko eta fruta, Ummm!!! Ze gozoa!!!!! 
Eta jarraian, Unaxek urtebetetzeak aipatu dizkigu.




Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan gure ikaskide batzuk urte bat nagusiago dira.

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO ASIER SANCHEZ ETA JOEL KIANU!!



 Aste honetan ere asmakizunak asmatzeko luzapena egin digute. Itsasnek eta Jonatanek irakurtzeaz arduratu da.
Baina aurretik pasa den asteko irabazleak  aipatu dizkigute. 
ZORIONAK IRABAZLEEI!!!




Aste honetako albiste emailea Markel izan da eta Nahiak zein Unaxek bitxikeriak kontatu dizkigute. Oso interesgarria izan da!!!

Aste honetako URREZKO ESALDIA, Mohamedek aipatu digu: "BERAK ZEUKALA ESAN ZUEN"

Eta bukatzeko Junek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu.
ADI EGON ZARETE???

Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...

Maritxu

 

2016-10-28

5.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur, urriak 28, 5.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.



Ametsek irratsaioari hasiera eman dio, irratsaio honetako esataria izatea tokatu zaiolako.


Izarok eta Olaiak ingeleseko tartea egin dute. Very well girls. 

 

Ondoren, Lewise eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu. Giro epela izango dugu eta zeru urdin-urdin izango dugu, oskarbi. Zein ondo!!!!

Enekok urtebetetzeen berri eman digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honen zehar bai. Antonio Jimenezek 6 urte eta Roberto Erraizek  zein Olaia Merinok 8 urte bete dute.




ZORIOOOONAK NESKA-MUTILAK!!!!!



Hodeik pasa den astean asmakizunen eta galderen irabazleak aipatu dizkigu. 
ZORIONAK EKATERINA, IKER MARIN ETA OUIAM!!!!

Eta aste honetako asmakizunak Davidek irakurri dizkigu.



1.Asmakizuna                                      
Mutur fina daukazu,
buztana luzea, 
katuari ekarri diozu gosea. 
 

2. Asmakizuna 

Argia ematen dut 
sokari lotuta
egongelan egoten naiz 
gauean piztuta.





Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Fatimak bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria!!!!
Bukatzeko, Taliak gure gaurko irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu, ADI EGON ZARETE????

Beno, hurrengo arte eta asteburua asko disfrutatu ... eta gogoratu 
TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!! 


Maritxu