2016-10-28

5.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur, urriak 28, 5.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.



Ametsek irratsaioari hasiera eman dio, irratsaio honetako esataria izatea tokatu zaiolako.


Izarok eta Olaiak ingeleseko tartea egin dute. Very well girls. 

 

Ondoren, Lewise eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu. Giro epela izango dugu eta zeru urdin-urdin izango dugu, oskarbi. Zein ondo!!!!

Enekok urtebetetzeen berri eman digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honen zehar bai. Antonio Jimenezek 6 urte eta Roberto Erraizek  zein Olaia Merinok 8 urte bete dute.




ZORIOOOONAK NESKA-MUTILAK!!!!!



Hodeik pasa den astean asmakizunen eta galderen irabazleak aipatu dizkigu. 
ZORIONAK EKATERINA, IKER MARIN ETA OUIAM!!!!

Eta aste honetako asmakizunak Davidek irakurri dizkigu.



1.Asmakizuna                                      
Mutur fina daukazu,
buztana luzea, 
katuari ekarri diozu gosea. 
 

2. Asmakizuna 

Argia ematen dut 
sokari lotuta
egongelan egoten naiz 
gauean piztuta.





Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Fatimak bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria!!!!
Bukatzeko, Taliak gure gaurko irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu, ADI EGON ZARETE????

Beno, hurrengo arte eta asteburua asko disfrutatu ... eta gogoratu 
TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!! 


Maritxu 

No hay comentarios: