4.A TALDEKOEN IRRATSAIOA
Gaur, azaroaren 4a, hilabete honetako lehenengo irratsaioa egin dute 4.A
taldekoek eta ederto aritu dira.
Eneko Mazonek esataria izan da eta irratsaioa
gidatu du. Baina lehenengoz
eta behin, Junek eguraldiaren berri eman digu, eskerrik asko June,
goiza aprobetxatu behar dugu, arratsaldean haize zakarra izango dugu.
Markelek eta Nahia Luisek ingeleseko tartea eskeini digute.
Ondoren Mohamedek gaurko menua esan digu. Gaur, indabak, oilazko eta fruta, Ummm!!! Ze gozoa!!!!!
Eta jarraian, Unaxek urtebetetzeak aipatu dizkigu.
Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan gure ikaskide batzuk urte bat nagusiago dira.
ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO ASIER SANCHEZ ETA JOEL KIANU!!
Baina aurretik pasa den asteko irabazleak aipatu dizkigute.
ZORIONAK IRABAZLEEI!!!
Aste honetako albiste emailea Markel izan da eta Nahiak zein Unaxek bitxikeriak kontatu dizkigute. Oso interesgarria izan da!!!
Aste honetako URREZKO ESALDIA, Mohamedek aipatu digu: "BERAK ZEUKALA ESAN ZUEN"
Eta bukatzeko Junek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu.
ADI EGON ZARETE???
Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...
Maritxu
No hay comentarios:
Publicar un comentario