2016-03-07

4.A TALDEKOEN IRRATSAIOA

Gaur, martxoak 4a, hilabete honetako lehenengo irratsaioa egin dugu eta 4.A taldekoak ederto aritu dira. Adrian Lopez esataria izan da eta irratsaioa gidatu du.

 Karlak eta Iñigok ingeleseko tartea eskeini digute, ondoren Hodeik eguraldiaren berri eman digu. Eta jarraian, Karlak urtebetetzeak aipatu dizkigu.
 
 Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan gure lagun batzuk urte bat nagusiago dira.

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO EIDER, NAROA JIMENEZ ETA ENEKO MARTIN!!!!


 Aste honetan ere asmakizunak asmatzeko luzapena egin digute. John irakurtzeaz arduratu da.

Baina aurretik pasa den asteko irabazleak Jessicak aipatu dizkigu. 
ZORIONAK IZOTZ HERNANDEZ, IZOTZ SANTOLALLA ETA NAHIKARI HERNANDEZ!!!!



Aste honetako albiste emailea Adrian Queiros izan da eta hondakinei buruz hitz egin digu. Oso interesgarria izan da!!!

Eta bukatzeko Jordanek irratsaioari buruzko galderak eta urrezko esaldia esan digu. 
ADI EGON ZARETE???

Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...

No hay comentarios: