2016-03-16

4.Bko IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 4.Bko ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
Erikak irratsaioari hasiera eman dio, baina ez da izan gure esatari bakarra, Andeka ere horretan aritu baita.



Ondoren, Elvisek eta Oierrek ingeleseko tartea egin dute. Eta Enekok eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.


 

Taliak ere urtebetetzeen berri eman digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, eta aste honen zehar ere ez. Baina ez dute galdu aukera emakume guztiei zoriontzeko. 


 Asierrek eta Haizanek asmakizunak egin dituzte. ERREZAK???

1.Asmakizuna                                      
Igerian ez dakit eta hau da desgrazia,          
harkaitzetara nago ondo itsatsia.      

   


2. Asmakizuna 
Kirtena badut eta buruan txapela,
batzuek uste dute aterkina naizela.



Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Asierrek eta Enekok albisteak eskeini dizkigute.Oso interesgarriak.




Beno, hurrengo astean opor aurreko azken irratsaioa eskeintzea espero dugu, bitartean aste honetakoa entzun dezakezue.... eta gogoratu TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!!

No hay comentarios: