2020-06-19

LAISTER ARTE!!!

OPORRAK HELDU DIRA!!!!!

Kaixo lagunok!!!

Gaur eskolako azken eguna izan da eta zuek agurtzera atera gara. Ikasturte gogorra izan da, eta ez dugu inoiz ahaztuko, baina asko ikasi dugu.



Laister elkarrekin egongo gara!!!

Maritxu

2020-06-18

GURASOEN ELKARTEKO TAILERRA ETA HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA



ESKULANAK ETA HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA

Kaixo lagunok!!!


Kultura astean guraso elkartea, ikasturtero bezala,  irakasleekin elkarlanean aritu da. Kultur asteko ostegunean, haien proposamena eskulana eta hamaiketako osasungarria egitea izan da. Zuek etxean egin duzuen lanen argazki batzuk jaso ditugunez, zuekin bideo honetan partekatu nahi ditugu.

----------------------------------------------------------------------------

En la semana cultural, como todos los años, la asociación de familias del colegio ha trabajado con los profes. La propuesta de la asociación de familias, el jueves de la semana cultural, ha sido una manualidad y un hamaiketako saludable. Con las fotos que nos habéis enviado hemos preparado un vídeo. 



GINKANAKO ARGAZKIAK


Kaixo:

Eskolako kultur asteako Gynkanan ikasle askok hartu zenuten parte, eta guztiok jaso dituzue zuen diplomak.

Orain, zuekin partekatzen dugu bidali zenituzten argazkiak.  

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.





HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA ETA ESKULANAK

HAMAIKETA OSASUNGARRIA ETA ESKULANA

Kaixo lagunok!!!

Gaurko AMPAko partaideek bi proposamen interesgarriak proposatu dizkigute.

Hoy nuestra AMPA nos hace dos propuestas muy interesantes.

ESKULANA / MANUALIDAD

Adi ikusi bideoa, oso erreza da:


Eta indarrak berreskuratzeko...... para recuperar fuerzas...

HAMAIKETA OSASUNGARRIA:




Umm!!! Ze goxoa,  ezta??

Bi proposamen oso politak eta gozoak, animatu eta parte hartu, egin ondoren argazkia atera eta nire korreora bidali:
maritxuotxartaga@gmail.com

Dos propuestas muy bonitas y dulces, ANIMAROS Y PARTICIPAR, después de hacer la foto mandadla a mi correo electrónico.

Agur goxo lagunok,

Maritxu




2020-06-16

GINKANA

GINKANA-ORIENTAZIO FROGA

Kaixo lagunok!!!

Atzo kultur asteari hasiera eman genion irratsaioarekin, gaur urtero egiten dugun GINKANAren txanda da. Baina aurten gure kultur astearen gaia kirola denez, gure gorputz hezkuntzako irakasleek ORIENTAZIO FROGA prestatu dute. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

Hemen azalpena daukazue:

  - Tutoreek Ortuellako mapa bat bidali dizue. Bertan 6 (ibilbide laburra) edo 10 (ibilbide luzea) borobil gorri dituzue markatuta, bakoitza zenbaki batekin.  

- Toki edo leku zehatza borobilaren erdiak markatzen du, eta ez zenbakiak.  

- Ibilbidea ordenean egin behar duzue, hau da, 1etik 2ra, 2tik 3ra, 3tik 4ra… baina ez du inporta zein zenbakitik hasten zareten ibilbidea egiten. 

- Puntu batera heltzen zaretenean, begiratu ingurura ea maparen azpian duzuen argazkiren bat aurkitzen baduzue. Fijatu detaileetan. 

- Argazkiko irudia aurkitzen baduzue, asmatu egin duzue! Argazki bat atera behar duzue leku horretan zaudetela ziurtatzeko. 

- Orain, taulan zenbakiari dagokion letra idatzi behar duzue, adibidez 6F, 4L, 3A… 

- Prozesu hau jarraitu behar duzue ibilbide guztia eta taula guztia bete arte. Bukatzerakoan, letra guztiak ordenatu behar dituzue hitz sekretu bat deskubritu arte, eta orduan jolasa amaituko duzue. 

- ADI EGON!! 6 edo 10 borobil dituzue markatuta mapan, baina 12 edo 15 argazki daude. Beraz, 6 edo 5 argazki soberan daude!! 

- Jolasa amaitzen duzuenean bidali zuen argazkiak, taularen emaitzak eta hitz sekretua xabizg@otxartaga.net helbidera (Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako 1. ziklokoa) edo julenlu@otxartaga.net helbidera (Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloa) eta diploma polit bat jasoko duzue.   


2020-06-15

KULTUR ASTEA IRRATSAIO BEREZIA



Gaur, ekainak 15, irratsaio oso berezia izan dugu Izadi irratian. Kultur asteari hasiera eman diogu, eta ez ohiko parte hartzaileak izan ditugu. Gaur gurekin OLGA ikasketa burua, IÑIGO zuzendaria eta MARITXU maitea egon dira.




Hasteko, Olgak eskerrak ematen dizue konfinamendu honetan egin duzuen lan handiagatik.  

ZORIONAK GUZTIOI!!



Ondoren, maila guztietako ikasleek, inauterietan egin zituzten mozorroen berri eman digute. Aurtengo gaia KIROLA izan da.


2 urtekoak FUTBOL AMERIKARREZ mozorrotu ziren.

3 urtekoak JOCKEYZ mozorrotu ziren, zaldi eta guzti.

4 urtekoak BOXEOLARIZ mozorrotu ziren.

5 urtekoak SURFLARIZ  mozorrotu ziren. 


Eskerrik asko AETZ, YAIZA, IXONE eta GARAZI zuen mozorroen berri emateagatik!!





Lehenengo mailakoak RUGBYLARIZ mozorrotu ziren.

Bigarren mailakoak SASKIBALOI JOKALARIZ mozorrotu ziren.

Hirugarren mailakoak ESKIATZAILEZ mozorrotu ziren.

Laugarren mailakoak HARRIJASOTZAILEZ mozorrotu ziren.

Bostgarren mailakoak ARKU JAURTITZAILEZ mozorrotu ziren.

Seigarren mailakoak ESKU PILOTARIZ mozorratu ziren.


Eskerrik asko LUR ARRONDO, KOLDO TEJEDOR, UNAI LUIS, ADHARA CARDENAS, IRENE MANTILLA, OIHAN MESA, OLAIA MERINO eta IZARO DELGADO zuen mozorroen berri emateagatik!





Mozorroen aurkezpenak eta gero, Iñigok kultur asteko ekintzen berri eman digu:

- Asteartea eta asteazkenean GINKANA gorputz hezkuntzako irakasleak antolatuta: ORIENTAZIOA ORTUELLATIK!

- Ostegunean, Guraso Elkarteko kideeek antolatutako HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA eta ESKULANAK. Eskerrik asko Guraso Elkarteari urte osoan egindako lanagatik!

- Ostiralean ikasturteari agurra eta SORPRESA BEREZIA. ADI EGON!!





 Bukatzeko, hemen daukazue irratsaioaren bideoa ikusteko, eta ondoren audioa entzuteko!!





 




Super ondo pasa oporrak, irailean berriz ere elkar ikusiko dugu eskolan. Musu handi bat!!!

2020-06-02

LGTBI FOBIAREN AURKAKO EGUNAREN IKASLEEN LANAK




Kaixo lagunok!!!

Hemen gaude berriro zuei  esateko LAN BIKAINA egin duzuela. LGTBI fobiaren aurkako eguneko lanekin bideotxo bat egin dugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu.



Aquí estamos de nuevo para deciros que habéis hecho un maravilloso trabajo. Hemos hecho un vídeo con los trabajos realizados sobre el día  contra la fobia al colectivo LGTBI. Esperamos que os guste,

ESKERRIK ASKO!!!!!