Gaur, ekainak 15, irratsaio oso berezia izan dugu Izadi irratian. Kultur asteari hasiera eman diogu, eta ez ohiko parte hartzaileak izan ditugu. Gaur gurekin OLGA ikasketa burua, IÑIGO zuzendaria eta MARITXU maitea egon dira.
Hasteko, Olgak eskerrak ematen dizue konfinamendu honetan egin duzuen lan handiagatik.
ZORIONAK GUZTIOI!!
Ondoren, maila guztietako ikasleek, inauterietan egin zituzten mozorroen berri eman digute. Aurtengo gaia KIROLA izan da.
2 urtekoak FUTBOL AMERIKARREZ mozorrotu ziren.
3 urtekoak JOCKEYZ mozorrotu ziren, zaldi eta guzti.
4 urtekoak BOXEOLARIZ mozorrotu ziren.
5 urtekoak SURFLARIZ mozorrotu ziren.
Eskerrik asko AETZ, YAIZA, IXONE eta GARAZI zuen mozorroen berri emateagatik!!
Lehenengo mailakoak RUGBYLARIZ mozorrotu ziren.
Bigarren mailakoak SASKIBALOI JOKALARIZ mozorrotu ziren.
Hirugarren mailakoak ESKIATZAILEZ mozorrotu ziren.
Laugarren mailakoak HARRIJASOTZAILEZ mozorrotu ziren.
Bostgarren mailakoak ARKU JAURTITZAILEZ mozorrotu ziren.
Seigarren mailakoak ESKU PILOTARIZ mozorratu ziren.
Eskerrik asko LUR ARRONDO, KOLDO TEJEDOR, UNAI LUIS, ADHARA CARDENAS, IRENE MANTILLA, OIHAN MESA, OLAIA MERINO eta IZARO DELGADO zuen mozorroen berri emateagatik!
Mozorroen aurkezpenak eta gero, Iñigok kultur asteko ekintzen berri eman digu:
- Asteartea eta asteazkenean GINKANA gorputz hezkuntzako irakasleak antolatuta: ORIENTAZIOA ORTUELLATIK!
- Ostegunean, Guraso Elkarteko kideeek antolatutako HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA eta ESKULANAK. Eskerrik asko Guraso Elkarteari urte osoan egindako lanagatik!
- Ostiralean ikasturteari agurra eta SORPRESA BEREZIA. ADI EGON!!
Super ondo pasa oporrak, irailean berriz ere elkar ikusiko dugu eskolan. Musu handi bat!!!
3 comentarios:
Muy txulo
Mila esker!!
👏🏼👏🏼👏🏼
Publicar un comentario