GINKANA-ORIENTAZIO FROGA
Kaixo lagunok!!!
Atzo kultur asteari hasiera eman genion irratsaioarekin, gaur urtero egiten dugun GINKANAren txanda da. Baina aurten gure kultur astearen gaia kirola denez, gure gorputz hezkuntzako irakasleek ORIENTAZIO FROGA prestatu dute. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
Hemen azalpena daukazue:
- Tutoreek Ortuellako mapa bat bidali dizue. Bertan 6 (ibilbide laburra) edo 10 (ibilbide luzea) borobil gorri dituzue markatuta, bakoitza zenbaki batekin.
- Toki edo leku zehatza borobilaren erdiak markatzen du, eta ez zenbakiak.
- Ibilbidea ordenean egin behar duzue, hau da, 1etik 2ra, 2tik 3ra, 3tik 4ra… baina ez du inporta zein zenbakitik hasten zareten ibilbidea egiten.
- Puntu batera heltzen zaretenean, begiratu ingurura ea maparen azpian duzuen argazkiren bat aurkitzen baduzue. Fijatu detaileetan.
- Argazkiko irudia aurkitzen baduzue, asmatu egin duzue! Argazki bat atera behar duzue leku horretan zaudetela ziurtatzeko.
- Orain, taulan zenbakiari dagokion letra idatzi behar duzue, adibidez 6F, 4L, 3A…
- Prozesu hau jarraitu behar duzue ibilbide guztia eta taula guztia bete arte. Bukatzerakoan, letra guztiak ordenatu behar dituzue hitz sekretu bat deskubritu arte, eta orduan jolasa amaituko duzue.
- ADI EGON!! 6 edo 10 borobil dituzue markatuta mapan, baina 12 edo 15 argazki daude. Beraz, 6 edo 5 argazki soberan daude!!
- Jolasa amaitzen duzuenean bidali zuen argazkiak, taularen emaitzak eta hitz sekretua xabizg@otxartaga.net helbidera (Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako 1. ziklokoa) edo julenlu@otxartaga.net helbidera (Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloa) eta diploma polit bat jasoko duzue.

No hay comentarios:
Publicar un comentario