2022-01-28

2022-01-28 bidalitako audioz sorturiko irratsioa

 



Gaurko egun batean, 1887an (duela 135 urte) Parisen dagoen Eiffel Dorrea eraikitzen hasi zirela?






Parisen Erakusketa Unibertsala antolatu behar zuten 1889rako eta eraikin enblematikoa egitea bururatu zitzaien. Proiektu ezberdinen artean Gustave Eiffel-en Dorrea aukeratu zuten. Hasieran ez zuten Eiffel izenarekin ezagutu "tour de 300 mètres"  baizik, hori delako bere gutxi-gora-beherako altuera.




Eiffel-en proiektuak, hasieran, hainbat kritika jaso zituen, jendeak ez baizuen ulertzen horrelako dorre alturik baina, gaur egun, mundu osoan ezaguna den eta Paris eta Frantzia osoko ikurra bihurtu da.




Parisen egon zara? Eiffel Dorrea bisitatu duzu? Joatea gustatuko litzaizuke? Gelan komentatu.












eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratira ez da inor etorri irratsaioa egitera. 



Baina ez pentsa horregatik irratsaio gabe geratu garenik! Talde ezberdinek bidalitako lan eta produkzioekin aurrera atera dugu.


Lh1ekoek gelan ikasitako abestitxoa luzatu digute. LH3Akoek igarkizunak botako dizkigute eta gaurkoan 3 izango dira, LH2koek igarkizun extra esango digutelako. LH5Akoek txiste sorta izugarria bidali digute eta LH6n albistea grabatu egin digute.


Horretaz aparte, asmakizunen eta galderen erantzunak eta irabazleen izenak aipatu ditugu, eta aste honetako urtebetetzeak zoriondu ditugu.


Egin ez dugun gauza bakarra Urrezko esaldi berria bilatzea izan da. Joan den astekoarekin aurrera jarraituko dugu: Zuk egin duzu? Baaaai! Gaurko irratsaioa denon artean egin dugu.


Aupa Otxartaga!














Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.












Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,






Eta hauek gure galderak,

























2022-01-21

2022-01-21 LH5Akoen irratsaioa

 




Atzokoan, urtarrilak 20 izan zituen, San Sebastian eguna. Bizkaian bizi eta oso bizkaitar sentitu egiten bagara ere, atzoko eguna gure Gipuzkoako hiriburuko lagunentzat oso garrantzitsua dela jakin behar dugu. Donostiarrentzat urte ososo egunik handiena baita, Danborrada eguna delako.





Donostiako Danborrada zer den ez dakizula?

Lasai, berehala kontatuko dizuegu.

Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian egiten diren jaia eta desfileak dira.

Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. 


Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta beste musika pieza batzuk jotzen dituzte elkarteetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 upelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.







San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.


 

2022. urte honetan, 2021an bezala, bertan behera utzi dute Donostiako Danborrada bigarren urtez jarraian pandemiaren egoeraren larrialdiaz.






Orain bai... gaurko irratsaioa!






Gaur Izadi Irratian bostgarren A mailakoak izan ditugu: Isaac esataria, Ainhize, Egoitz eta Oinatz, Lander maisuaren laguntzarekin.










Sekulako programa atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!









Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.








Hemen gure gaurko asmakizunak,






Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,
























2022-01-14

2022-01-14 LH6koen irratsaioa

 



Biharko egunean (urtarrilak 15) Londoneko British Museum-ak 263 urte beteko dituela zabaldu zutenetik?




Bai, ba. 1759ko urtarrilaren 15ean zabaldu zuten eta Europako museorik ikusgarrienetarikoa da. Bertan badago, besteak beste, Rosetta Harria: Egiptiarren hieroglifikoak ulertzeko ezinbestekoa izan den pieza.






3 orduko bisita egiteko proposamena






eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian seigarren mailako taldekoak izan ditugu: Sendoa, Diana, Souad eta Mikel, andereño Eztizenek lagunduta.















Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!











Guk ere ERRONKAri erantzun egin diogu. Hauxe da "Oilo zahar" jolastxoa.


















Hemen gure gaurko asmakizunak,





Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,









Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.