2022-01-28

2022-01-28 bidalitako audioz sorturiko irratsioa

 



Gaurko egun batean, 1887an (duela 135 urte) Parisen dagoen Eiffel Dorrea eraikitzen hasi zirela?






Parisen Erakusketa Unibertsala antolatu behar zuten 1889rako eta eraikin enblematikoa egitea bururatu zitzaien. Proiektu ezberdinen artean Gustave Eiffel-en Dorrea aukeratu zuten. Hasieran ez zuten Eiffel izenarekin ezagutu "tour de 300 mètres"  baizik, hori delako bere gutxi-gora-beherako altuera.




Eiffel-en proiektuak, hasieran, hainbat kritika jaso zituen, jendeak ez baizuen ulertzen horrelako dorre alturik baina, gaur egun, mundu osoan ezaguna den eta Paris eta Frantzia osoko ikurra bihurtu da.




Parisen egon zara? Eiffel Dorrea bisitatu duzu? Joatea gustatuko litzaizuke? Gelan komentatu.












eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratira ez da inor etorri irratsaioa egitera. 



Baina ez pentsa horregatik irratsaio gabe geratu garenik! Talde ezberdinek bidalitako lan eta produkzioekin aurrera atera dugu.


Lh1ekoek gelan ikasitako abestitxoa luzatu digute. LH3Akoek igarkizunak botako dizkigute eta gaurkoan 3 izango dira, LH2koek igarkizun extra esango digutelako. LH5Akoek txiste sorta izugarria bidali digute eta LH6n albistea grabatu egin digute.


Horretaz aparte, asmakizunen eta galderen erantzunak eta irabazleen izenak aipatu ditugu, eta aste honetako urtebetetzeak zoriondu ditugu.


Egin ez dugun gauza bakarra Urrezko esaldi berria bilatzea izan da. Joan den astekoarekin aurrera jarraituko dugu: Zuk egin duzu? Baaaai! Gaurko irratsaioa denon artean egin dugu.


Aupa Otxartaga!














Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.












Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,






Eta hauek gure galderak,