2022-01-21

2022-01-21 LH5Akoen irratsaioa

 




Atzokoan, urtarrilak 20 izan zituen, San Sebastian eguna. Bizkaian bizi eta oso bizkaitar sentitu egiten bagara ere, atzoko eguna gure Gipuzkoako hiriburuko lagunentzat oso garrantzitsua dela jakin behar dugu. Donostiarrentzat urte ososo egunik handiena baita, Danborrada eguna delako.





Donostiako Danborrada zer den ez dakizula?

Lasai, berehala kontatuko dizuegu.

Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian egiten diren jaia eta desfileak dira.

Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. 


Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta beste musika pieza batzuk jotzen dituzte elkarteetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 upelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.







San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.


 

2022. urte honetan, 2021an bezala, bertan behera utzi dute Donostiako Danborrada bigarren urtez jarraian pandemiaren egoeraren larrialdiaz.






Orain bai... gaurko irratsaioa!






Gaur Izadi Irratian bostgarren A mailakoak izan ditugu: Isaac esataria, Ainhize, Egoitz eta Oinatz, Lander maisuaren laguntzarekin.










Sekulako programa atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!









Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.








Hemen gure gaurko asmakizunak,






Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,