Gabonak dauzkagu aurrean eta etxeko sukaldariak sutan daude iadanik dena press izateko: erosketak, opariak, mahaia, janariak... betiko errezetak prestatzeko .. edo berriak bilatzeko... Azken lan hau erreztatzeko asmoarekin, interneten salseatzen errezeta hauek topatu ditut. AIKOR! EREZETAK
Gutxi gorabera,XIX mendearen erdialdean sortu zen Santo tomas eguneko ospakizuna. Maizterrak hiria joaten ziren beren lurren errenta ordaintzera ;hiria jaistean , haiek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, abenduaren 21a festa-eguna da euskalerriko hiri edo heri haundi askotan: Bilbon, Donostian, Mondragon. Azpeitian ..... Bihar abenduaren 21a da, Santo Tomás eguna eta milaka lagunek baserritar arropak jantziko dituzte eta azokara joango dira txistorra pintxo edo talo tipikoa dastatzeko. Jaia Diasporako zenbait komunitatera ere helduko da aurten, hala nola Bartzelona, Madril... eta New York. Sagar Handiko jaia bihar bertan egingo da, euskal etxean, eta bertan izango da ere Olentzero, elkarteko txikientzako opariekin.
Txerri handi eta oso lodia zozketatzen da egun honetan eta Mondragonen egiten den txerri dantza testu honekin lagunduta doa:
Gizendu jaku txarrixa saltoka dabil herrixa aintxinako iturrixa umore barri barrixa Talua arto uruna eta baserriko lanak erakusten bagabiltz baña lekutan daz horreik danak Sasoi bateko ohitturak etortzen jaku gogorua tertulian egoteko bazan nahikua denpora Orduko erromerixan dantza suelto eta ardau haxe zan jaixa sanua oin barriz dana libre dau
Santo Tomaseko ospakizunak New Yorkera helduko dira aurten, Eusko Etxea elkarteari esker .New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak Santo Tomas eta Olentzero jaiak elkarrekin ospatuko ditu bihar, bertako euskal elkartearen aurtengo azkena izango den ekitaldian. Hitzordua 16:00etan izango da, Brooklyngo egoitzan, eta bertara biltzen direnei baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete antolatzaileek. Jaiak azoka eta guzti izango du, Euskal Herrian bezala: izan ere talo, sagardo eta txistorra postuak jarriko dituztela iragarri dute euskal etxetik. Gabon kantak ere abestuko dituzte jaian, txikiek eguneko izarraren etorrera itxaron bitartean: Olentzero 18:00etan helduko da, makina bat oparirekin gainera. Jaian parte hartu nahi izanez gero, bidali mezua Jon Cerezali (cerezal_oronoz@hotmail.com); eta haurrekin bertaratzeko asmoa duenak, Maria Konteli (opariak prestatzeko): mailto:mariacontel@brooklyn.cuny.edu Bartzelonako Euskal Etxean ere bihar bertan ospatuko dute Santo Tomas. 18:00etan poteoa egingo da Ribera auzoan, txistulari, trikitilari, dantzari eta txalapartariek lagunduta. Kalejira euskal elkarteko txokoan bukatuko da, txistorra eta sagardo afari batekin. Txotx! Madrilgo Euskal Etxean, ostera, egutegiz dagokion egunean ekingo diote Santomaseko txistorraren tradizioari: 21ean, alegia, asteazkenean. Iluntzeko zazpi t'erdietatik aurrera izango da eta bertara euskal elkarteko kide eta lagun guztiak daude gonbidatuta. "Urtero legez, egun horretan gure egoitza, Arbizuko txistorra goxoa dastatu nahi duten madrildar guztiei ere zabalduko diegu", erantsi dute.
ESAERA ZAHARRAK Gabonen inguruko esaera zahar bildumatxoa duzue hemen. Batzuen esanahia ulertzea zaila denez aiton-amonak hartu eta haiei galdetu! edo bestela andereno-maisuei 1. Abendua jai huts eta gau huts. 2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian. 3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan 4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra. 5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako. 6. Eguberri argi, lastotsu ogi. 7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu. 8. Eguberri, arimak ere berri. 9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez. 10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri. 11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko. 12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen. 13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama. 14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra. 15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak. 16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo. (Libek asmatua eta bidalita). 17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan. 18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin. 19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra. 20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.
Zuk ere bataran bat baldin badakizu bidali guk ere ikasteko
(Atal honetan bildutako hainbat esaera zahar, J. Ormazabalen Esaera zaharrak eta txiste berriak eta Antonio Zavalaren Esaera zaharren bilduma berria liburuetatik hartuta dira.)
Gabonak gain gainean ditugu eta badakit asko gustatzen zaizkizuela garai honetan abesten diren kantak. Hemen duzue gabon kanta berriak ikasteko Juanma Salazarrek bere webgunerako (ikasmus) egin duen liburuxka digital polit hau. Hasi abesten beraz! abestiak, gabonak, LH 1go zikloa, LH 2. zikloa, LH 3. zikloa
Gaur abenduaren 3an Nazioarteko Euskeraren Eguna ospatzen da bai guk atzo ospatu genuen Otxartagan . Oso gustora egon nintzen zuekin eta badakit zuek ere poztu zinetela ezta? Animo eta horrela jarraitu euskera erabiltzen bai jolasean, etxean , kalean ,ikasteko, dibertitzeko, kirola egiten, bidaiatzeko, erosketak egiteko eta abar eta abar.... badakizue abestiak diñoena: Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasi.!
Urtero bezala gure hizkuntzaren eguna ospatzeko sasoia da. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko dugu nahiz eta eskoletan aurten abenduaren 2an ospatzea. Euskarari bultzadatxo bat eman nahi dion ekimena
Hemen duzue egun honetako historia apur bat : lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Eusko Ikaskuntza erakundeak bultzatuta. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Geroztik, urtero-urtero, Xabierko Frantzisko deuna, santu euskaldunaren egunez, ospatu izan da Euskararen Nazioarteko Eguna.
Euskararen nazioarteko eguna (abenduak 3) ospatzeko hainbat eragilek proposamen batzuk luzatu dizkigute gure hizkuntzan murgiltzeko. Seguruenik ere gauza gehiago egongo dira , beraz, animatu eta har ezazue parte. Baina modu berean, euskara ez dela egun batera mugatu behar den gauza bat gogorarazi nahi dizuet.
Izan ere, gure hizkuntza egunero landubeharrekoa da, egun guztiak, ordu guztiak eta minutu guztiak izan daitezela euskararen pizgarri!!.
Eta ez ahaztu!
TXI TXI TXI
EUSKERAZ HITZ EGIN !
2011-11-29
Badakit eskolan zuek Euskeraren Nazioarteko Eguna abenduaren 2an, ostiralean ospatuko duzuela eta ondoko abestia ikasten ari zaretela. Abestia entzuteko edo jaisteko klikatu azpiko estekan.
Gaur bisita bat izan dugu Otxartagan, Athleticken jokalari bi, neska bat eta mutil bat. Mutila Koikili izan da eta neska? Ezetz asmatu nor izan da? Ba zenekiten Koikiliren ama Ortuellakoa dela? eta bere amama Gallartakoa? Nik ez , gaur enteratu naiz . Baina ez bakarrik horretaz , gauza asko ikasi ditut eurekin. Oso gustora egon dira gure artean, bere bizipenak kontatzen eta zuen galderak erantzuten. Hemen dituzue ataratako argazki batzuk.
Eta buruan izan euskera ez dela eskolako gauza bakar bat, leku askotan erabili dezakezuen gauza da. Izan ere, gure hizkuntza egunero landu beharrekoa da, egun guztiak, ordu guztiak eta minutu guztiak izan daitezela euskararen pizgarri!!.
Badakit saiatzen zaretela euskeraz gero eta gehiago hitz egiten , baina askotan errekurtso faltagatik ez zaretela kapazak pentsatzen eta sentitzen duzuena adierazteko.
Hona hemen zuentzako prestatutako emozio eta sentimenduei buruzko lexiko liburuxka. Oso baliogarria izango zaizuela eguneroko zuen euskeraren erabilpenerako eta baita klaseetan egiten dituzuen solasaldiertarako ere uste dut.
Kaixo lagunak: gaur Azaroaren 11 San Martin eguna da eta egun hau heri askotan ospatzen da .
Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dino esaera zaharrak. Lehen Azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak.
Ba dakit gero eta gehiago saiatzen zaretela euskeraz egiten, baina batzutan erderakada asko entzuten ditut. Horrexegait noizbehinka blogean ahoz jardutean zuek egiten dituzuen akats batzuk gogoraztea eta forma zuzena irakastea pentsatu dut. Lagungarria izango dela uste dut. Goian eta gorriz agertzen dena , txarto dagoen forma da. Azpian eta urdinez, ordea, forma zuzena.
Kaixo lagunak! zelan zaudete? ondo? Ni hemen jarraitzen dut, nire lagunari buruzko iradokizunak itxaroten. Berarentzat izen bat bilatu behar genuen, baina oraindik oso idei gutxi jaso ditut. Ea, ez zaitezte alferrak izan eta bota zuen ideiak. Bakarrik sentitzen ari naiz eta ....
Gaur egun atsotitzen erabilpena hitz egitean gero ta exkazagoa da. Zuek batzuk ikasteko eta erabiltzeko ahal izateko hilabetero batzuk gure blogean jartzea bururatu zait. lagungarria izan daitela espero dut. Hauek Emeterio Sorazu Ugartemendiaren bildumatik aterata daude
Hemen dituzue zuek egindako marrazkiak. Egia esanda izugarri politak dira, artista batzuk zarete!
Kaixo lagunak! zelan jarraitzen duzue? Ondo ezta? Jaso ditut zuen mezu batzuk . Seguruenik ez nizuela erantzungo egon zaretela pentsatzen. Ez horixe!! Gertatzen dena da zuek bezain lanpetuta nabilela...., gauza asko egiten eta ikasten. Jarraitu idazten mesedez, ni erantzuten saiatuko naiz, benetan. Hemen dituzue Ortuellan ospatutako euskal jaiaren argazki batzuk, berandu baina ...... Laister arte eta ez ahaztu
Kaixo lagunak: zer moduz pasatu duzue gaurko eguna? Ni oso ondo zuekin egoteko aukera izan dudalako. Asko gustatu zait Otxartaga parkean egon den DJ XAIBOR eta ikusi dudanagatik zuei ere bai: nola dantzatu duzue!!! baina zuek bakarrik ez , zuen gurasoak ere bai.
Begira, begira, argazki honetan ikus dezakezue!!
Baina zuek bakarrik ez duzue ondo pasatu, haur hezkuntzakoak ere primeran pasatu dute Gorbeia aretoan "Amona Joxeparen istorioak" ikusten.