2016-06-27

6.A GELAKO IKASLEEN AZKEN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!!! Gaur 6.A gelakoek ikasturteko azken irratsaioa eskeini digute. Baina esan beharra dago, haien azken irratsaioa ere izan dela, zeren eta dakizuenez hurrengo ikasturtean institutoan egongo baitira.

Leire esataria izan da, eta aipatu digu ze gogoekin prestatu duten.

Davidek aurreko astean galderen eta asmakizunen saridunak esan dizkigu. Olaia Merino 1.ziklokoa izan da, Asier Martín 2.ziklokoa eta bukatzeko Sofia Portillo 3.ziklokoa.
 ZORIONAK NESKAK ETA MUTILA!!!! 
Ondoren, Aymenek urtebetetzeen berri eman digu. Azken astean urteak betetzen dituztenak aipatu dizkigu. Baina uda osoan zehar beteko dituztenei zoriontzea ere ez zaio ahaztu.
Jarraian, Sofiak eta Nikok kultura asteari buruzko albistea eman digu. Ai ama!!! Zenbat gauza dibertigarri egingo ditugun!!!!!
Eta bukatzeko, Gaizkak 6.mailakoen agurra eskeini digu. Ze hunkigarria!!! Nik, Maritxuk, zuekin urte asko konpartitu ditut eta zuek faltan hartuko zaituzte.
 Hala ere, bizitza aurrera doa eta beste etapa zoragarria hasiko zarete, beraz, asko disfrutatu eta zorte handia izan bizitzan. Mua, mua, mua........

Eta bitartean ondo pasa kultura astean eta ondoren ondo aprobetxatu uda.

ONDO PASAAAAAA GUZTIOK!!!!!


2016-06-08

4.A GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA
Gaur 4.A gelako umeek  irratsioa eskeini digute.


 Annek esataria izan da eta oso ondo egin du.
 Amets eta Davidek  ingeleseko tartea eskeini digute. Thank you!!!
 Ondoren, Aaronek eguraldiaren berri eman digu, eta gaur hodeirik gabeko eguna izango da. Patiora joateko aukera izango dugu.



Adrianek urtebetetzeei buruz informatu digu.
Aste honetan Izane González, Lin Jun Xin eta Garikoitz Cabrerok urteak bete dituzte.

ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!! 

Asmakizunak Johnek eta Karlak irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna: 
Lore txikia naiz ni
gaixoentzat atsegina,
kanpora bidaltzen dut,
sabeleko mina.

2.Asmakizuna:
Norbait gaixorik bada
nire bila datoz,
beirazko makilak zer dioen
jakiteko asmoz.

EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 
Pasa den astean June Bonaetxea, Argider Moreno eta Ibai Carreterok  irabazi zuten.
 

 Bukatzeko, Iñigorekin albiste txikiaren txanda izan da, eta oso interesgarria izan da..... bazenekiten paleontologoek animalirik handienaren aztarnak Argentinan aurkitu dutela???? Bai, bai .... dinosauru handiena Argentinan bizi izan zen. Bere izena NOTOCOLOSSUS da.

 Eta adi egon bazarete galderak erantzun eta postontzian bota. Hala ere, berriro entzun nahi baduzue klip egin eta aukera ez galduuuuuu. 
Ondo Izannnnn!!!!!!!


5.B GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 5.B gelako Andoni, Jose, Garazi, Haizea, Iker eta Izortzek irratsioa eskeini digute.
Andonik esatariaren lana egin du eta irratsaio osoan zehar atal guztiak aurkeztu dizkigu bikain.
 Josek eta Garazik ingeleseko tartea eskeini digute. Very very well!!!
 
Ondoren Josek eguraldiaren berri eman digu eta argi utzi digu gaur egun berotsua izango dela. Hala ere, gozatu eguna, izan ere ostirala da!! 

Garazik urtebetetzeei buruz informatu digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honetan bete dituztenei edo hurrengo astean beteko dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du: Hugo Marina, Andoni Orozko, Haizea Rodriguez, Aroa Martinez, Talia Borja, Edorta Hidalgo, Unax Arribas, Garazi Cordón, Andeka Bayón eta Egoitz Pereirok ... 

ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!! 
Eta asmakizunen tartea.....  
Haizeak eta Ikerrek irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna: 
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
NORTZUK DIRA?

2.Asmakizuna:
Basoan egun osoa
umeei kentzen diet loa
txanogorritxo eta amona
jateko daukat gogoa
horregatikan deitzen didate
lotsagabeko......

EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 


 Ondoren,  albiste txikiaren txanda izan da, eta Ikerrek Erandioko Asua Ibaian egindako ekintza bati buruzko informazioa oso interesgarria eman digu.




Aste honetako URREZKO ESALDIA Izortzek irakurri digu: "NI IZAN NAIZ"
Eskerrik asko, Izortze. TXI - TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN

Bukatzeko Izortzek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. Eta berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa klip egin beheko partean eta aukera izango duzue.




5.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur, maiatzak 13, 5.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.










Nahikarik irratsaioari hasiera eman dio, irratsaio honetako esataria izatea tokatu zaiolako.


Leirek eta Ekhiñek ingeleseko tartea egin dute. Very well girls. 

 

Ondoren, Fatimak  eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu. Giro iluna izango dugu eta zaparrada batzuk botako ditu. Ai ene! Euritakoa hartu beharko!!!!

Enekok urtebetetzeen berri eman digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honen zehar bai. Markel Ardilak 9 urte, Kevin Tascónek 8 urte eta Izaro Delgadok 8 urte bete dute.




ZORIOOOONAK NESKA-MUTILAK!!!!!



Galateak eta Liamek asmakizunak egin dituzte. ERREZAK???



1.Asmakizuna                                      
Egunero-egunero
ateratzen naiz ni,
barnean gordetzen ditut,
albiste ugari. 


    
   


2. Asmakizuna 

Eguzkira nora
zazpiak hara;
ni ere orduan kanpora
hotza baitut odola.




Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Izarok albistea eskeini digu.Zein ondo!!! Gaur Ortuellako jaiak hasiko dira!!!!!


Bukatzeko, Peiok gure gaurko irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu, ADI EGON ZARETE????


Beno, hurrengo arte eta bitartean jaietan asko disfrutatu ... eta gogoratu 
TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!!