2016-06-27

6.A GELAKO IKASLEEN AZKEN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!!! Gaur 6.A gelakoek ikasturteko azken irratsaioa eskeini digute. Baina esan beharra dago, haien azken irratsaioa ere izan dela, zeren eta dakizuenez hurrengo ikasturtean institutoan egongo baitira.

Leire esataria izan da, eta aipatu digu ze gogoekin prestatu duten.

Davidek aurreko astean galderen eta asmakizunen saridunak esan dizkigu. Olaia Merino 1.ziklokoa izan da, Asier Martín 2.ziklokoa eta bukatzeko Sofia Portillo 3.ziklokoa.
 ZORIONAK NESKAK ETA MUTILA!!!! 
Ondoren, Aymenek urtebetetzeen berri eman digu. Azken astean urteak betetzen dituztenak aipatu dizkigu. Baina uda osoan zehar beteko dituztenei zoriontzea ere ez zaio ahaztu.
Jarraian, Sofiak eta Nikok kultura asteari buruzko albistea eman digu. Ai ama!!! Zenbat gauza dibertigarri egingo ditugun!!!!!
Eta bukatzeko, Gaizkak 6.mailakoen agurra eskeini digu. Ze hunkigarria!!! Nik, Maritxuk, zuekin urte asko konpartitu ditut eta zuek faltan hartuko zaituzte.
 Hala ere, bizitza aurrera doa eta beste etapa zoragarria hasiko zarete, beraz, asko disfrutatu eta zorte handia izan bizitzan. Mua, mua, mua........

Eta bitartean ondo pasa kultura astean eta ondoren ondo aprobetxatu uda.

ONDO PASAAAAAA GUZTIOK!!!!!


No hay comentarios: