2016-06-08

4.A GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA
Gaur 4.A gelako umeek  irratsioa eskeini digute.


 Annek esataria izan da eta oso ondo egin du.
 Amets eta Davidek  ingeleseko tartea eskeini digute. Thank you!!!
 Ondoren, Aaronek eguraldiaren berri eman digu, eta gaur hodeirik gabeko eguna izango da. Patiora joateko aukera izango dugu.



Adrianek urtebetetzeei buruz informatu digu.
Aste honetan Izane González, Lin Jun Xin eta Garikoitz Cabrerok urteak bete dituzte.

ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!! 

Asmakizunak Johnek eta Karlak irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna: 
Lore txikia naiz ni
gaixoentzat atsegina,
kanpora bidaltzen dut,
sabeleko mina.

2.Asmakizuna:
Norbait gaixorik bada
nire bila datoz,
beirazko makilak zer dioen
jakiteko asmoz.

EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 
Pasa den astean June Bonaetxea, Argider Moreno eta Ibai Carreterok  irabazi zuten.
 

 Bukatzeko, Iñigorekin albiste txikiaren txanda izan da, eta oso interesgarria izan da..... bazenekiten paleontologoek animalirik handienaren aztarnak Argentinan aurkitu dutela???? Bai, bai .... dinosauru handiena Argentinan bizi izan zen. Bere izena NOTOCOLOSSUS da.

 Eta adi egon bazarete galderak erantzun eta postontzian bota. Hala ere, berriro entzun nahi baduzue klip egin eta aukera ez galduuuuuu. 
Ondo Izannnnn!!!!!!!


No hay comentarios: