2016-06-08

5.B GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 5.B gelako Andoni, Jose, Garazi, Haizea, Iker eta Izortzek irratsioa eskeini digute.
Andonik esatariaren lana egin du eta irratsaio osoan zehar atal guztiak aurkeztu dizkigu bikain.
 Josek eta Garazik ingeleseko tartea eskeini digute. Very very well!!!
 
Ondoren Josek eguraldiaren berri eman digu eta argi utzi digu gaur egun berotsua izango dela. Hala ere, gozatu eguna, izan ere ostirala da!! 

Garazik urtebetetzeei buruz informatu digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honetan bete dituztenei edo hurrengo astean beteko dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du: Hugo Marina, Andoni Orozko, Haizea Rodriguez, Aroa Martinez, Talia Borja, Edorta Hidalgo, Unax Arribas, Garazi Cordón, Andeka Bayón eta Egoitz Pereirok ... 

ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!! 
Eta asmakizunen tartea.....  
Haizeak eta Ikerrek irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna: 
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
NORTZUK DIRA?

2.Asmakizuna:
Basoan egun osoa
umeei kentzen diet loa
txanogorritxo eta amona
jateko daukat gogoa
horregatikan deitzen didate
lotsagabeko......

EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 


 Ondoren,  albiste txikiaren txanda izan da, eta Ikerrek Erandioko Asua Ibaian egindako ekintza bati buruzko informazioa oso interesgarria eman digu.




Aste honetako URREZKO ESALDIA Izortzek irakurri digu: "NI IZAN NAIZ"
Eskerrik asko, Izortze. TXI - TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN

Bukatzeko Izortzek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. Eta berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa klip egin beheko partean eta aukera izango duzue.




No hay comentarios: