Gaur Olentzero Haur Hezkuntzara etorri da eta oso ondo pasatu duzue berarekin ezta? beno, guztiak ez! batzuk ikeratu egin zarete eta negarrez hasi zarete. Egia esanda ez dakit zergaitik! Olentzerok opariak eta goxokiak ekarri dizkizue! Bai zorte ona zuena! Hain onak izan zarete ala?
Begira Olentzeroren abestiaren TRAVELLIN¨BROTHERS BIG BANDen bertsio hau . Gustatuko zaizuela zihur nago!.
Gaur eta Olentzeroren zain gauden bitartean gaztainak erre eta jan ditugu eskolako patioan. Bai goxoak zeundela!! Eskerrik asko eskolan ditugun sukaldari onei eta laguntzera etorri diren amei.
Gaur nire urtebetetzea da eta begira zelako tarta polita egin didan Maialenek, Estrellaren alaba. Otxartaga eskolan egon da praktikak egiten . Bai andereno ona izango dela , bai!!
Eskerrik asko Maialen guztiagatik . Ondo izan eta suerte Italiatik,
Musu handi bat
Maritxu
Urte asko betetzen ditudanez ez dizkit kandelak jarri.
Landetxo Goikoa baserria Euskal Herrian gelditzen diren landa-etxe zaharrenetariko bat da.
Seguruenik XVI. mendean eraiki zen eta baserri gotiko-errenazentisten artean sailka daiteke.
Eraikinak oinplano laukizuzen luzanga du. Teilatuari dagokionez, bi isuraldekoa da eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Altueran bi solairu eta ganbara ditu.
Fatxada nagusia hiru modulok osatzen dute. Alboetako biak, erdikoa baino aurreratuagoak, harri-hormaz eginda daude, silarrizko eskantzuekin. Beheko solairuan jatorrizkoa ez den bao bana dute, dintelduna, eta goikoetan bao ojibal geminatuak, silarri monolitikoetan landutako kiribil bikoizdunak.
Erdiko gorputzean karrerapea dago, dinteltzat habe handi bat duena. Kontserbatu egin dira zurezko piezez egindako bastidorea, irudi geometrikoz hornitua, eta goiko solairuaren itxidura osatzen zuten zenbait ohol eta arkutxo. Itxidura berezi hori hiru erregistrotan antolatutako zurezko pantaila batek osatzen zuen, lama eta ohol arremetuez osatua.
Aldenik alden suhesi sendo bat dago eta eraikinaren sekzio lodiko haritzezko zutabez osatutako jatorrizko egituraren zati batzuk kontserbatzen dira. Halaber, lehenengo solairuan ohol arremetuz osatutako panelak gordetzen dira.
2007ko abenduan, Landetxo Goikoa Olentzeroren Baserria proiektua martxan jarri zen Mungian. Harrezkero ehun mila bisitari, gutxi gora behera, egon dira. Proiektuaren emaitzarik garrantzitsuenetariko bat izan da gure kulturaren eta mitologiaren arloan egin den bilketa eta ikerketa lana: Olentzeroren irudi sendoa, euskal baserria eta berari lotutako sinismenak eta pertsonaiak … Zabalkunde hau euskaran oinarrituta
Gero eta gitxiago falta da gabonak heltzeko, denbora berehala pasatzen da. Olentzerori eta Errege Magoei eskutitzak idazteko ordua iritsi da! Egin nahi dituzun oparien zerrendak eta idatzi eskutitz polit bat.
Hemen duzue linka Olentzeroren ipuinak entzuteko, gutanak idazteko, jolasak eta aukera gehiago.
WEB mapan sakatzen baduzu itzelezko sorpresa aurki dezakezu!
Ondo pasa!
Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da gaur munduko txoko guztietan. Bai, munduko txoko guztietan! euskaldunok kontinente guztietan banandurik gaudelako. Eta euskara gutxien espero dugun munduko txokoetan entzun daitekeelako. Lehenengo euskararen eguna 1949an ospatu zen, gaur bezalako egun batez. Duela urte asko eta asko. Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da, kanpoan dauden euskaldunek ere jai bereziren bat egingo dute euren lurraldean, Argentinan, Uruguain,Venezuelan, Ingalaterran, Italian...toki askotan. Jarri zaitezte momentu batean pentsatzen, badakizue zuen moduko zenbat gazte eta ez hain gazte egongo diren momentu honetan jai honetaz gozatzen? Ba hainbat dira! Hainbat dira euskaraz ospatzen ari direnak jai hau! Hainbat pozik ikasi dutenak euskara! Eta hainbat euskaraz bizi direnak! Beraz, gaurkoan euskarak bildu gaitu, euskararen indarrak bildu ditu itsasoz bestaldeko euskaldunak eta Euskal Herrikoak.Euskara jalgi hadi mundura" mezua zabalduko da lau haizetara, hain zuzen ere, Bernard Etxeparek 1545ean plazaratu zuen mezu berbera. Besterik gabe! Jai eguna hasi da; jolastu euskaraz, bizi euskaraz, ligatu euskaraz, ikasi euskaraz eta lan egin euskararen alde. Eztarriak apurtu arte abestu eta hitz egin!
- Un idioma progressa... si qui ho sap lo parla.
- Une langue progressa… si les personnes qui le savent parlent.
- A languaje will progrees…if those who know it practice it.
- Unha lingua millora… si quens a saben a falan.
- Un idioma progresa... si quienes lo saben lo hablan.
- Hizkuntza bat aurrera doa... dakitenek hitz egiten baldin badute.
EZ AHAZTU! :
Bidea ez da leuna
guztiontzat da hori ezaguna
egin ezazu ahal duzuna
ez da izango-eta alferra zure jarduna
egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA
Guk ere eskolan ekintza asko egin ditugu ziklo guztietan. Egunari hasiera emateko irratsaio berezi b at egin dugu. Arazo tekniko batzuk izan dugu soinuarekin eta grabatutakoa ezin dugu jarri baina begira argazkia: baietz hizlari onak direla ezta?
Gero ziklo guztietan ekintza ezberdinak burutu dira. Begira haur hezkuntzan zein ondo pasatu duten EUSKARARI BOSTEKOA EMONEZ
Ezetz asmatu noren bisita bat izan duten!!! Bai neurea, haiekin ondo pasatzera joan naiz eta bai gustora egon naizela bai! gainera zein ondo dantzatu didaten "Txulalai"
Begira , begira!
Astelehenean , abenduak 3an, guk ere Euskararen eguna ospatuko dugu gure eskolan, denak ondo pasatzea eta gustura egotea espero dut. Jakin dut Esne beltza taldearen "Euskaraz bizi nahi dut" abestia lantzen ibili zaretela, beraz hemen uzten dizuet bere soinu ederrarekin disfrutatzeko. Gogoratu beti zuen berri izango dudala, beraz :
Bidea ez da leuna guztiontzat da hori ezaguna egin ezazu ahal duzuna ez da izango-eta alferra zure jarduna egunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Iraila amaitzear dago eta urtero bezala Urria heltzean hemen Ortuellan Euskal jaia ospatzen dugu. Aurten ere horrela egingo dugu hurrengo ostiralean urriak 5ean. Jadanik abestia aukeratu dugu " Euskaldunak gara" Takolo, Pirritx eta Porrotx-ena. Hemen jartzen dizuet bideo eta abestiaren letra ikasten joateko.
Zuek uste baino arinago elkar ikusiko dugu, beraz laster arte!!!!!
Eta ez ahaztu: Txi, Txi, Txi
Euskeraz hitz egin!
EUSKALDUNAK GARA
Akaso gu ez gara handienak, ez gara agertzen mapamundian; akaso gu ez gara politenak, ez gara ibiltzen pasareletan... Baina gure herri ederrean barra-barra ditugu festa ta umorea. Nongotarrak garen galdetzean, harrotasunez esan: euskaldunak gara! Akaso ez gara Karibekoak, ez dugu ongi dantzatzen txa-txa-txa; akaso ezgara wonderfulenak, ez dugu atsegin hot-dog saltxitxa. Baina gure herri ederrean barra-barra ditugu festa ta umorea.
Kaixo lagunak : jadanik oporretan zaudete eta hauek oso merezita.
Ze nolako amaiera polita izan dugu kurtsoa bukatzeko, eta ez horretarako bakarrik , gure 6.mailako lagunei agurra emateko. Oso handiak egin direnez eskolatik alde egiten dute, DBHra.
Guztiei zorte handia izan eta ez ahaztu gtaz, Bale?
Bai ekintza polita izan zanituela kultur aste osoan: zirko tailerrak, herri kirolak, ginkana, antzerkian, zirko ikuskizuna eta zuek prestatutako abesti eta dantzaldiak. Izugarri polita iruditu zitzaidan.
Oso argazki gutxi ditut momentuz hemen jartzeko baina hainbeste guraso haien argazki kamara egon zirenez batzuk lortzea espero dut.
Ondo pasa Mari Tomasa eta ez ahaztu nitaz
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ HITZ EGIN MUSU BAT ETA IRAILARARTE
Euskal Eskola Publikoaren jaia datorren ekainaren 10ean izango da, aurtengoan bere XXI. edizioan. Jai honen aurkezpen ekitaldia maiatzaren 15ean egin zen Lizardi an-tzokian, Orokieta eta Lizardi ikastetxeetako ikasle, irakasle eta ordezkarien partaidetzarekin. Ekitaldia, Patxi Santamaria eta Ainhoa Alberdik aurkeztua, antzezpen eta emanaldi desberdinak izan zituen ardatz: txalaparta, antzerkia, bertsolariak...; egun horretarako osatu den 'Bale', abestia ere haur talde batek aurkeztu zuen Antxon Sarasuaren laguntzarekin. Jaiaren leloa 'Bale! Bizi garen seinale' izango da, eta Bale bat izango da festaren irudia. Jaia 9 zonaldetan banatuko da, egitarau benetan zabalarekin. Hemen duzue kantaren letria eta musika ikasten joateko.
Esaera zaharrak galtzen ari dira, eta horrekin hizkuntza-ondarea (Kultura-ondarea) galtzen da.
Hainbat errefrauak, koplak, esaera zaharrak, atsotitzak eta abar esaten ziguten gure aiton-amonek, eta zenbat esaten dugu guk?
Gaur Maiatzaren 13an eta urtero bezala, bizkaitar talde batzuek eta Bizkaiako Batzar Nagusiek “Deiadar Mendien eguna” antolatu dute eta Sollube mendian bildu egin dira. Ekintza eta antolatzeko arduraduna Bermeoko Sollube taldea izan da.
Deiadar-mendiak tontorretan sua pizten edo soinu-seinaleen bidez non Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deiadarra egiten zuten bost mendiak dira.Mendiak jaurerritik estrategikoki banatuta zeuden, izan ere, Bizkaiko edozein lekuetatik bost tontorrenen bat ikusgai dago:
Kolitza (879 metro), Enkarterrin dago.
Ganekogorta (998 metro) Bilbon dago.
Gorbea (1.481 metro) Arratia-Nerbioin, Arabako mugan, dago.
Oiz (1.026 metro) Durangaldea, Lea Artibai eta Urdaibaitik gertu dago.
Sollube (686 metro) Bermeo, Urdaibai eta Txorierritik gertu dago.
Erdi Arotik aurrera adarrak joz edo egunsentira arte zirauten sutzarrak piztuz, Batzarretarako deiadarrak lau haizetara hedatzen zituzten.
2004an Bizkaiko Batzar Nagusiek "Deiadar-Mendien Eguna" ezarri zuten, Batzarrak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zela-eta ospatzeko. Maiatzaren 8a aukeratu zuten egun. Egun horretan urtero Balmaseda, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira taldeek tontorrerantz abiatu eta deiadar-egunetarako beren-beregi egindako adar berezia jokatzen dute
Bideo hau ez da aurtengoa baina ikus dezakezue zertan datza ekintza hau.
2012-05-09
GAUR BAI! AURRERA AURRERA BETI .........! IRABAZI ARTE!
2012-05-06
Kaixo lagunak!: Zelan doatsue bizitza? Aspaldi ez ditudala zuen berri. Bizirik zaudete?
Txantxa bat dela......!!! Badakit ondo zaudetela eta euskeraz hitzegiten jarraitzen duzuela., ahalegin handiak egiten dituzuela. Segi horrela!
Jo ta ke , euskeraz hitz egiten!
Izan, egin eta eragin!
Gogoratu nire posta elektronikoa eta idatzi mesedez. Badakizue hori asko pozten nauela.
Ni beti bezala oso lanpetuta nabil, hemendik eta handik. Orain gainera oso trebea bihurtzen ari naiz ordenadorekin eta zuek esaten duzuen bezala sarritan nabigatzen egoten naiz saretik .
Hor nabilela gauza asko topatzen ditut . Agian zuentzako baliogarri. Horrexegatik pixkanaka, pixkanaka joatea jartzen bururatu zait. Gaur etxean ipuinak entzuteko eta irakurtzeko aukera duzue.
Ondo pasa!
Eta gogoratu: Txi, Txi, Txi euskeraz hitz egin!
Euskararen eguna, egunero!
Zenbat momentu onak pasatzen ditugun historio atseginak irakurtzen!!...
Zenbat ikasi dugun liburuei esker!!!...
Gaur egun, ikus-entzumenezkoak dira erregeak, eta askotan, pereza izugarria ematen digu liburu bat hartzeak baina... ez ahaztu liburuek duten xarma ez digutela ikus-entzumenezkoek ematen, hori egia da....
Gaur, Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. Ospakizun honek hiru idazle hauen sorburua du: William Shakespeare, Miguel de Cervantes y Saavedra eta Garcilaso de la Vega “El Inca”. Hauek guztiak 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta Unescok 1995. urtean hauen omenez apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna eta Egileen Eskubideen eguna izendatu zuen.
Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da.
Katalanek beraz, gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi, Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da, besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.
“Irakurzaletasunak zoriontsuago egiten gaitu"
2012-03-21
Euskeraz erderaz bezala esamolde batzuk daude. Agian denak ez dituzue ezagutzen. Hori dela eta noizbehinka batzuk jartzea bururatu zaizkit. Gaur "A"tik hasten direnak dituzue.
Hemen dituzue askotan hitzegiterakoan erabiltzen ditugun erderakada batzuk eta nola dagoen ondo. Gogoratu! gorriz dagoena txarto esanda dago, urdinez berriz esan behar den moduan
Kaixo lagunak: zelan zaudete? Badakit zuetariko batzuk ez zaudetela oso pozik nirekin, uste duzuela zuetaz ahaztu egin naizela . Eta ez da horrela, ez naiz ahaztu. Nik jarritako inauterietako argazkietan gela batzuen argazkiak falta dira. Baina ez da zuen laguna ez naizelako edo zuek ez zaituztelako maite, ez ez, ez da horrexegatik. Gela horietan badago norbaitek ez duelako bere gurasoen baimena sarean ateratzeko eta hauxe da argazkia ez jartzearen arrazoia. Besterik ez. Benetan sentitzen dudala eta hurrengorako saiatuko naizela gauzak hobeto egiten. Barkatu eta musu handi bat! MARITXU
Hemen dituzue eskolako inauterietako argazki batzuk. Nik ezin izan nuen hortik pasatu baina begira zein politak dauden ateratako argazki batzuk. Ba dakit oso ondo pasatu zenutela eta zuen zirkoa izugarri polita izan zela.
Pozten naiz! Ea laster zuekin egon ahal naizen!
Laster arte ! eta ez ahaztu :
Euskalerrian ere aspalditik ospatzen dira inauteriak herri askotan. Herri bakoitzean pertsonai ezberdinak daude. Gehiago ikasi nahi izatekotan hemen duzue zuentzako egindako lantxo bat. Pazientzia pixkat izan behar duzue dena jaitsi arte, baina merezi du.
Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla. Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, … Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, hots, intsektuekin, … Jakina da intsektu plaga bat izanez gero, janaria galtzeko arrisku handia egoten zela Erdi Aroan, eta, horretarako egiten zaizkie konjuruak zomorroei, eta buztan baten uxatzen dira eltxo eta mando-euliak, … Zomorroa eta mozorroa, … Gu ez gara zomorroak, baina mozorroa janzten dugu. Zenbaitek dio inauterietan ez gara mozorrotzen, … urte osoan zehar gabiltzala mozorrotuta, eta inauterietan gure benetako nortasuna adierazten dugula “mozorroa” erabiliz, … ez dakit ba.
Argazkian klikatu ezkero hauei buruzko informazio gehiago duzue.
Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan. Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.
HEMEN DITUZUE egun honetan hainbat euskalerriko herrietan abesten diren kopla batzuk Agate istorioarekin:
Zorion etxe hontako denoi !Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz ,ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. 2 Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. 3 Siziliako uharte ederra kemana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. 4 Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen KintzianoAgedaren ederretan. 5 Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. 6 Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. 7 Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. 8 Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederrabetiko zun irabazi. 9 Mendi tontorrak elurrez zuri, atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa. 10 Zelai erdian loreak argi,larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreakAma Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri.
Herri bakoitzean letra ezberdinarekin kantatzen dute. Gaur Ortuellan ere biztanleak plazara aterako dira abestera. Anima zaitezte, letra eskolan ikasitakoa da . Geroaxeago, Sagarada Familian , txokolatada izango duzue.
Gaurkoa San Blas eguna da. Egun honekin ohikoak izanen dira gurean San Blas opilak edo erroskoak eta elikagai eta edarien bedeinkapena. Beste toki batzuetan San Blas kordoiak jartzen dituzte lepoan gaurko egunean, sainduak eztarria babesteko. Dena den, dagoeneko dendetan eta gozotegietan San Blaseko opilak opa ditzakegu, eta hainbat herritan asteburuan postuak jarriko dituzte, aipatu opilak eta beste saltzeko.
Astelehenean Kandelaria Gaur arratsaldean jaki, opil, ur eta edariz betetako saskiekin San Blas meza elizkizunetara joko dute sakandar askok, elikagaiak bedeinkatu eta San Blasi eztarria eta osasuna zaintzea eskatzeko. Bedeinkapen eguna eta gaitz guztiak urruntzeko eguna dugu, beraz, gaurkoa. Ildo honetan, atzo kandelaria eguna izanen dela gaineratu behar dugu. Fededunak mezatara joanen dira, kandela eskuan, kandelak bedeinkatzera
"SAN BLASAK BEGIETAN” izenarekin Gerediaga Elkarteak Abadiñoko azokari buruzko liburu berria egin du Udalaren enkarguz. 130 argazki daude eta horren inguruko erritual batzuk jasoten dira.
Kaixo lagunak! zelan doatsue? Ondo? laister beste ospakizun bat izango duzue: inauteriak. Badakit mozorroari buruz pentsatzen ari zaretela. Zihur nago, urtero bezala oso politak egingo dituzuela. Gainera, aurten aukeratutako gaia izugarri erakargarria da : ZIRKUA. Baietz oso ondo aterako zaizuela. Bitartean eta iribarrea ez galtzeko hemen dituzue lagun batek kontatutako txisteak. Sikeran iribarre bat aterako dizuedala espero dut.
Bi baserritarrek topo egiten dute mendian:
- Nora zoaz? –galdetzen dio Patxik. - Marrubiei ongarria botatzera –erantzuten dio Jonek. - A, ba niri esnegainarekin gustatzen zaizkit.
Matematikako irakasleak Arantza arbelera atera zuen, galdera praktiko batzuei erantzun ziezaien:
-Ea, Arantza. Praketako poltsiko batean 500 euro daude, eta bestean 600... -Barkatu, andereño. Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan!.
Kaixo lagunak! Zer moduz? badakit oporrak ahaztuta dituzuela jadanik, berriro martxan zaudetela , jo ta ke lanean. Asko gogoratu naiz zuetaz, ez pentsa ahazten naizela, Ez!
Hitaz oroi. Pertsona berezia zarelako. zu bestelakorik ez dagoelako. Itzela. Errepika ezina. Etzazula ahaztu inoiz. Guk inolaz ere ez dugu ahaztuko! Begira ze nolako bideo polita topatu dut sarean. " MEZUTXOA BOTILAN" Niri asko gustatu zait, esaten diren gauza asko egi borobilak direlako. Entzun! entzun!
Marrazkiak eta testua: Muxote potolo bat (www.muxotepotolobat.com)Musika: "Nora zoaz bakarrik", Hodeien Azpian. Ruper Ordorika.