4.A TALDEAREN IRRATSAIOA
Kaixo lagunok!! Gaur, maiatzak 22, 4.A klaseko ikasleek irratsaioa egin dute. Ibai esataria izan da eta irratsaioa oso ondo bideratu du.
Hugok eguraldiaren berri eman digu.
Ingeleseko txokoaz Ekhiñe eta Eneko arduratu dira, eta eguraldiari eta menuari buruz hitz egin digute.
Ze ondo egin duzue!!!
Ze ondo egin duzue!!!
Ondoren, Liamek jantokiko menua esan digu: Indaba zuriak, amuarraina uhazarekin eta fruta jango dute.
Jarraian urtebetetze berri Izarok eman digu. Gaur Taliak eta Edorta Hidalgok urteak betetzen dituzte. Eta aste honetan Haizea Rodriguez, Aroa Martin eta Garazi Cordonek ere bete edo beteko dituzte.
ZORIONAKKK GUZTIOEI!
1.Asmakizuna
Ikusmena zorrozteko ona naiz
untxiak jaten nau kraka-kraka,
lurpetik ateratzen zait nire ile berde sorta.
2.Asmakizuna
Igelaren hotsa dut izenaren hasieran,
zapatak egiteko naukaten aukeran.
Ea asmatzen dituzuen!!!
Alanak eta Josek asmakizunak irakurri dizkigute. Eta hauek izan dira:
Ikusmena zorrozteko ona naiz
untxiak jaten nau kraka-kraka,
lurpetik ateratzen zait nire ile berde sorta.
2.Asmakizuna
Igelaren hotsa dut izenaren hasieran,
zapatak egiteko naukaten aukeran.
Ea asmatzen dituzuen!!!
Irratsaioaren amaieran, Maitane eta Ekhiñeren eskutik albiste berdearen tartea izan dugu. Eta bukatzeko, Nahikarik irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu.
Eta orain berriro entzun nahi baduzue, hemen behean aukera daukazue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario