2015-05-15

5.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!! Gaur 5.B taldeak irratsaioa egin du. 

  


Aketzak esatariaren lana egin du. 
Anek eta Goranek ingeleseko tartea eskeini digute. Very well!!!!



 Davidek eguraldiaren berri eman digu, egun euritsua izango dugula esan digu. Uff! Ze pena!!! 
Raulek urtebetetzeaz informatu digu. Gaur Izaro Delgadok eta Kevin Tasconek urteak betetzen dituzte, baina aste honetan bete dituzten beste batzuei zoriontzeko aprobetxatu du, hau da, Hugo, Andoni Orozko eta Bego andereño.


ZORIOONAK IZARO, KEVIN, HUGO, ANDONI ETA BEGO!!!


Naroak eta Nastha asmakizunak irakurri dizkigute. 
Hauek izan dira: 
1.asmakizuna: 
Tintarik gabe ezin naiz luzaroan bizi,
baina oraindik ez dut idazten ikasi.

2.asmakizuna:
Atzean gurdia dut lotuta jarria, 
eta buru gainean berriz uztaia.

Ea asmatzen dituzuen!!!


 Ondoren, Unaik oso berri interesgarria birziklapenari buruz irakurri digu.
Eta bukatzeko Egoitzek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu.

No hay comentarios: