2015-05-29



Gaur, maiatzaren 29an, hilabete honetako azken irratsaioa egin dugu eta 4.B taldekoak ederto aritu dira. Garazi esataria izan da eta irratsaioa gidatu du.
 

 
 Aitorrek eguraldiaren berri eman digu eta Elederrek gaurko menua aipatu digu. Hots, jantokikoek indaba zuriak, amuarraina eta fruta jango dute.
 Jarraian, Izarok aste honetako urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur, Egoitz Pereirok 12 urte betetzen ditu, baina zoriondu dugu  ere bai Ibon Nuñez eta Andeka Mendez. 
ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO EGOITZ, IBON ETA ANDEKA!!

Ondoren, Adrianek eta Naiarak asmakizunak irakurri dizkigute. Hauek izan dira:
1.asmakizuna:
Lore txikia naiz gaixoentzat atsegina,
kanpora bidaltzen dut sabeleko mina.

2.asmakizuna:
Ez dut ilerik soinean bai hezurra eta bai azala,
eguzkitan gustura nago sugea bezala.

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!

Azkenik Peioren eta Zairaren eskutik albiste berdea izan ditugu. Oso interesgarriak!!!

Eta bukatzeko Jenniferrek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. ADI EGON ZARETE???

Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...




No hay comentarios: